Tirinto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
14. lerroa:
'''Tirinto'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/eoda/exobilatu.asp?nonkodea=8.4&hizkuntza=eu Exonimo arautua Euskaltzaindiaren webgunean]</ref> (antzinako grezieraz ''Τίρυνς'' eta gaur egungo [[greziera]]z ''Τίρυνθα'') mizenastar [[aztarnategi arkeologiko]] bat da, [[Argolida]]ko [[nomos]] greziarrean, [[Peloponeso]]ko penintsulan, [[Nauplia]]tik kilometro batzuk iparraldera.
 
Tirinto, muino baten gainean zegoen [[gotorleku]] bat izan zen, duela zazpi mila urte baino gehiago okupatua izan zena, [[Brontze Aro]]aren hasieratik. Bere gorengo maila [[K. a. 1400]] eta [[K. a. 1200]] artean lortu zuen. Bere elementu nabarmenenak bere jauregia, tunelak eta harresi erraldoiak izan ziren, batez ere azken hauek, hiriari, ''Tirinto harresi handiena'' [[homeroar epiteto]]a eman bait ziotenbaitzioten. [[Antzinate]]an, hiria [[Herkules]]i buruzko mitologiarekin lotu zen. Iturri batzuek hemen kokatzen dute heroiaren jaiolekua.
 
Tirintoko jauregiaren [[megaron]] ospetsuak, atondo zabal bat du, gela nagusia, non, eskuineko hormaren hondoan tronua egon zen, eta erdialdean tximinia bat ere bazuen, zurezko lau zutaberekin inguratua, mizenastar estilokoak, sabaiarentzako euskarri bezala balio zutenak.