Shubiluliuma I.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
7. lerroa:
Tronura igotzean, Shubiluliumak, Mitaniren aliatuen inbasioekin topo egin zuen, [[Isuwa]] kasu, inbasio hauek geldiaraztea lortu zuen arren, ez zen [[Mitani]]ri kalte handirik egiteko gai izan. Zeuden baldintzak zirela eta, Shubiluliumak, bere esku zeuden neurri diplomatiko guztiak erabili zituen, [[Babilonia]]ko [[kasitar]]rekin aliantza bat sinatuz eta, Mitaniko tronurako erregegai guztien artean gerra zibil bat sustatuz, erresuma etsaia ahultzeko.
 
Hain zuzen ere, Mitaniko errege zen [[Tushratta]]k, hititen mendeko zen [[Nuhasse]] erresumaren aurkako espedizio bat bidali zuenean, erresuma honek, bere anaia eta tronurako etsaia zen [[Artatama II.a]]ri ematen zion laguntzagatik zigor bezala, Shubiluliumak gerra adierazi zion Mitaniri. Gerra hau, Shubiluliumaren "Lehen Gerra Siriarra" deitua, arrakasta borobila izan zen, hititek, Mitaniren mendebaldeko zati handi bat konkistatu bait zutenbaitzuten, eta mendeko gobernariak ezarri zituzten Nuhasse, [[Ugarit]] eta [[Kadesh]] bezalako erresuma garrantzitsuetan. Hala ere, Mitani ez zegoen oraindik erabat garaitua, eta honela, Shubiluliumak, "Bigarren Gerra Siriarra" bidali zuen urte batzuk beranduago, gerra honetan, [[Karkemish]] [[gotorleku]] garrantzitsua konkistatu eta Mitani, Tushrattaren seme zen [[Shattiwaza]]ren agindupean zegoen estatu zergari mailara jaitsiaraziz.
 
Hititar konkista guztiak antolatzeko, Shubiluliumak bi "[[erregeordetza]]" sortu zituen Karkemishen bere seme Piyassilirentzat (ondoren [[Sarri-Kusuh]] bezala ezagutua) eta [[Alepo]]n bere seme [[Telebino]]rentzat. Bi erregeordetza hauek, Shubiluliumaren ondorengoen erregealdietan mantendu ziren eta inperioko ekialdeko muga berria kontrolatzea ahalbidetzen zuten hititar instituzio garrantzitsu bat bihurtu ziren. Horiei esker, Shubiluliumak, bere indarrak, gasgasak eta Arzawako erresumak kontrolpean izateko erabili zituen.