San Lorenzo basilika (Florentzia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
12. lerroa:
=== Medicitarrak eta Brunelleschi ===
 
Eliza hau, [[Medici]] familiari oso estuki lotuta zegoen; hauen jauregiaren kokapen hurbila dela eta, mezenas famatuen familia-parrokia bait zenbaitzen. [[1419]]an, Giovanni (gerora [[Leon X]].a Aita Santua izango zena), elizaren moldaketa obrak finantzatzera prestatu zen, [[Filippo Brunelleschi]] famatua aukeratuz. Medicitar famatuak ditugu basilikan ehortzita; Giovannirekin hasita, bere iloba Cosimorekin (edo Kosme), jarraituz, leinuaren desagerpena gertatu arte. Michelangelo izan zen proiektuaren egilea, eta ondorioz Medicitarren gorpuak gordetzeko kapera hau Pizkundeko maisu lana bihurtu zen.
 
Brunelleschiren diseinuak egundoko arrakasta lortu zuen, eta garaiko erreferentzia bihurtu zen. Gurutze latindar moduko oinplano batean, arkitektoak hiru nabetan banatu zuen espazioa, basilika erromatarren eredua berreskuratuz. Korintiar erako zutabeek nabe hauen zatiketa osotzen zuten. Zutabeen artean, arkuak disposatzen dira, tartea salbatuz. Barneko banaketa modulu baten bidez eratu zen, espazio erregular eta idealen errepikapenarekin. Basilika [[1461]]. urtean bukatu zen.