Neferura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
7. lerroa:
Hatshepsuten asmoa, Neferura tronura elkartzea zen, dinastia berri bat sortuz, guztia emakumez osatua, bere irudira. Horregatik, oinordeko bakar izendatu zuen, eta askotan aurkeztu zuen bere oinordeko bezala, erregina faraoia, tronua, bere iloba-semeorde zen [[Tutmosis III.a]]rekin batera banatzen ari zen arren. Bi gobernarien arteko harremanek, misterio bat izaten jarraitzen dute, baina, beharbada, tirabiratsuak izan ziren: izan ere, Tutmosis III.ak sekula ez zion bere izeba usurpatzaile bezala ikusteari utzi. Honen ondorioz, ez da harritzekoa hauste familiar hori konponduko zuen Tutmosis III.a eta Neferuraren arteko ezkontza bat proposatu izana.
 
Hala ere, ezkontza hori sekula ez zen gertatu, edo behintzat, ez dago horri buruzko daturik. Aldiz, litekeena da Hatshepsutek, edozein modutan, Neferura eta bere arerioaren arteko ezkontza eragoztea, [[Ahmose-Nefertari]]ren ondorengo batekin ezkontzeko duina ez zen sasikotzat jotzen zuena. Hatshepsutek bere alabari eman zizkion tituluak hain ziren garrantzitsuak, senarrik gabe, [[Errege Emazte Handi]] izan zela, [[Jainkoaren emazte]] titulua ere izan bait zuenbaitzuen.
 
16. urtean zapuztuko ziren Hatshepsuten itxaropenak, bapatean eta oso modu mingarrian, Neferura hil zenean. Hau, oraindik ez zen 20 urteko adinera ere heltzen, eta, beraz, errege familiaren barnean hain heriotza goiztiarraren arrazoiak oso misteriotsuak dira, are gehiago, aldi berean, Hatshepsuten beste bi babesak ziren Senenmut eta [[Hapuseneb]] apaiz gorenak ere hil zirela kontutan hartuta. Honela, ez da harritzekoa heriotz guzti horiek, Tutmosis III.aren aldeak arrakastaz antolatuak izan zirela zioten zurrumurruak existitzea: Erregina handiaren oinordekoa eta begininia zena desagertzean, Hatshepsuten ezin izan zuen berriz burua altxatu, eta, bere dizdira, bere iloba gaztearenaren alde gainbehera joan zen.