Ireki menu nagusia

Aldaketak

1 byte removed ,  Duela 10 urte
t
Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
Mutualismo hitza oso helburu ezberdinekin erabili da. [[Charles Fourier]]ek lehenengo aldiz erabili zuen "mutualisme" hitza 1822n,<ref>Charles Fourier, ''Traité'' (1822), cited in Arthur E. Bestor, Jr., "The Evolution of the Socialist Vocabulary", ''Journal of the History of Ideas'', Vol. 9, No. 3 (Jun., 1948), 259-302.</ref> nahiz eta aipamen hori ez zegoen loturik ekonomi sistema batekin. Horren ostean, “mutualista” hitzaren lehenengo erabilpena ''New-Harmony Gazette''n izan zen [[Robert Owen|Owenite]] 1826an.<ref>''New-Harmony Gazette'', I, 301-02 (14 June 1826) cited in Arthur E. Bestor, Jr., "The Evolution of the Socialist Vocabulary", ''Journal of the History of Ideas'', Vol. 9, No. 3 (Jun., 1948), 259-302.</ref> 1830en hasieran, Frantziako Lioneko erakunde batek “Mutualistak” izena hartu zuen. 1846an, [[Pierre-Joseph Proudhon|Pierre Joseph Proudhon]] hasi zen "mutualité" hitza erabiltzen bere idazkietan. [[William B. Greene]], 1850ean, “mutualismo” hitza erabili zuen, Proudhonen antzeko sistema bat azaltzeko. Geroxeago, Proudhonek berak “mutualismo” hitza erabili zuen bere ekonomi sistema deskribitzeko asmoz.
 
Zentzu askotan, “jatorrizko anarkismotzat” jo daiteke Mutualismoa, Proudhon izan bait zenbaitzen ere bere burua [[anarkista]] moduan identifikatzeko lehena. Nahiz eta mutualismoa, oro har, anarkismoarekin lotzen den, ez da derrigorrez anarkista. Wilhelm Weitlingek mutualismo estatista baten alde azaldu zan.
 
Hemeretzigarren mendeko mutualistek [[sozialista libertario]]tzat jotzen zuten beren burua. <ref>[http://www.mutualist.org/id32.html A Mutualist FAQ: A.4. Are Mutualists Socialists?]</ref>. [[Kooperatibismo]]aren aldeko jarrera izanda, [[merkatu libre]]ko irtenbideen alde azaltzen dira mutualistak. Beren ustez, ezberdintasun ekonomiko bidegabe gehienen jatorria Estatuak sorturiko lehentasunezko baldintzak dira.<ref>[http://www.progress.org/2003/libsoc01.htm Libertarian Socialism] Paul E. Gagnon</ref> Ekonomiaren ikuspegitik, Mutualismoa hirugarren bide bat da, [[ekonomia klasikoa]] eta sozialismoaren aurrean.
12.090

edits