«Metalezko haize-instrumentu»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
t (Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz))
Metalezko haize musika tresnen jatorria, naturan aurkitzen ziren elementuekin eginiko musika tresnetan aurkitu behar da, animali adarrak, zuhaitz adarrak edo karakolak, kontu ezberdinetarako erabiltzen zirenak, lurperaketak, adibidez, izpiritu txarrak uxatzeko errituak, ehizarako edo seinaleak igortzeko. Antzinako zibilizazio gehienek, elementu hau erabili zuten aipaturiko eginkizunerako.
 
Batzuetan, musika tresnek erabilera liturgikoa zuten, [[shofár]] judutarrarekin gertatzen den bezala. Honen erreferentziak, [[Pentateuko]]ko [[Numeros]] liburuan aurkitzen dira, XXIX. 1en. Baina, adarraren erabilera askoz nagusiagoa izan zen Eskandinabia aldeko herrialdeetan, bertan hobetu eta metalez eraiki bait zenbaitzen, eskandinabiar [[lur (musika tresna)|lurrarekin]] gertatzen den bezala, [[mamut]] baten letaginean oinarritua dagoena. [[Brontze Aro]]an, herri askok metala urtzen zuten tronpa handiak egiteko, ia beti, gerran erabiltzeko asmoarekin, seinaleak igortzeko bere jatorrizko funtzioa mantentzen zen arren. Honen adibide bat, zeltek erabilitako [[karnyx]]a da.
 
Antzinako tronpa hauen heredentzia, [[Erdi Aro]]an egin ziren metalezko aerofonoak dira, tronpeta eta [[sakabutxe]]ak bezala, azken hauek, [[tronboi]]aren aurrekariak. Musika tresna familia honek, garrantzi nabarmena hartu zuen [[XVII. mende]]an tronpa hobetu zenean, [[ehiza tronpa]]ren sorrerari gehitua. Hau, metalezko aerofono bat zen, pixkana-pixkana zabaltzen zihoan hodi bat zuena, ahoko estu eta konikoarekin, kanpai zabala eta lepoa bere inguruan bildua. Musika tresna hauek, hasieran, musika heraldiko eta militarra izan zen arren, poliki-poliki musika kultuan sartzen hasi ziren, eta, honela, erabat integratuak ikus daitezke klasizismoko orkestran, hurrengo mendean, euren forma aldatzen joan eta garrantzi esanguratsu bat hartzen joateko, [[Richard Wagner]] eta [[Hector Berlioz]]en musikak ondo adierazten duen bezala, [[XIX. mende]]an sortutako musika tresnak behar dituztenak, [[Wagner tuba]]k, [[fliskorno]]ak eta [[ofikleido]]ak, adibidez.
12.090

edits