Kuado: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
3. lerroa:
Kuadoen historia, hasieratik (hau da, erromatarrekin kontaktuan sartu zirenetik), azkoz tribu handiagoa zen [[markomano]]enarekin estuki lotua dago. Beharbada, [[Meno ibaia|Meno ibaitik]] iparraldera zegoen eskualderen batean jatorria zutenak, kuadoak eta markomanoak, egungo [[Moravia]], Mendebaldeko [[Eslovakia]] eta [[Behe Austria]]ra joan ziren, nondik bertako herri zeltak kanporatu zituzten. [[Estrabon]]ek zein [[Tazito]]k, erreferentzia laburra egiten diete kuadoei euren liburuetan.
 
Erromatarrekin izan zituzten borrokek, bultzada ba izan zuten [[167]]an, [[lonbardo]]ek [[Danubio]] zeharkatu zutenean, [[Mesia]] erromatar probintzia inbadituz. Lehen eraso hau (urrundua izan zena), ezingo zen kuadoen baimenik gabe gertatu, hauen lurraldea zeharkatu behar izan bait zutenbaitzuten, eta muga behartzeko saiakera ugariren abiapuntua suposatu zuen.
 
Handik gutxira, kuadoek eta markomanoek, beste tribu batzuekin batera, erromatar armada garaitu eta egungo [[Trieste]]tik gertu aurkitzen den [[Aquilea]] hiria setiatu zuten. Erromatarrek, beranduago, egoera berrorekatzea lortu zuten, eta [[Marko Aurelio]] enperadoreak bakea adostu zuen Danubioren ertzetako tribuetako batzurekin, horien artean kuadoak zeudelarik. Bakeak ez zuen luze iraun, eta erromatar enperadoreak [[Bohemia]]ra bultzatzea lortu zuen. Kanpaina hau, baina, Marko Aurelioren heriotzak eten zuen [[180]]an.