Kontzilio Zuria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Kontzilio Zuria''', Tolkienen legendarium ospetsuan eta bere Hobbita, Eraztunen Jauna eta Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak lanetan, [[E...
 
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
7. lerroa:
Kontzilioaren ondorengo biltzarretan, Saruman, Sauron [[Eraztun bakarra]]ren bila ari zela jakinda, arreta garrantzi gutxiagoko arazoetara desbideratzen saiatu zen, gainontzekoak, [[Botere Eraztun]]en artean garrantzitsuena zena, betirako galdu zela esanda konbentzitu nahirik. Gandalfek, horretaz oso konbentzituta ez zegoena, pentsamendu horrekiko bere desadostauna adierazi zuen; honek, bi Istarien arteko etsaitasuna handitu baino ez zuen egin.
 
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2850. urtean, Gandalf Dol Guldurrera itzultzen da, eta han, [[Thrain II.a]] gotorlekuan preso dagoela jakiten du eta nanon Zazpi eraztunetako azkena kendu zaiola. Sauronek, berriz okupatu duela ere jakiten du. Arduratuta, Kontseilua biltzen du berriz, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2851. urtean, eta Dol Guldurri buruz berehala erabaki bat hartzera behartzen du. Sarumanek, berriz presionatzen du, aukera oro baztertzeko, garai horretan, eta Eraztun Bakarra bereganatzeko, orkoak eta gizakiak bidali bait zituenbaitzituen eraztunaren bila [[Zelai Gladioak|Zelai Gladio]]etara. Are gehiago, Sarumanek, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2939. urtean, Sauron, eraztunaren bila [[Anduin]] ibaian dabilela jakiten du, eta ez du bere aurkikuntzari buruz ezer esaten, baina arduratuta geratzen da, Jaun Ilunak, jada ezagutzen bait du [[Zelai Gladioetako Desastrea|Isildurren amaiera]].
 
Bitartean, Gandalf, Kontzilioa konbentzitzen lagunduko dion eta Sauronen susmoak piztuko ez dituen estrategia baten bila ari da. Jakintsuak [[Lothlorien]]en biltzen ditu, eta, guztien artean, Dol Guldur erasotzea erabakitzen dute. Oraingo honetan, Azti Zuriak ez du oztoporik jartzen, Sauronen bilaketa gelditzea nahi bait du. Eta [[Rivendel]]eko [[Noldor]]rek eta [[Galadhrim]]ek osatutako elfoen armada handi bat biltzen du, eta gotorlekua Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2941. urtean erasotzen du. Gandalf, [[Bilbo Zorrozabal]]ek eta [[Thorin]]en Konpainiaren [[Erebor]]rerako bidaia probestuz, Oihan Beltzean sartzen diren eta Sauron kanporatzen duten tropen buru da, Jaun Ilunak, sekretupean, [[Mordor]]rera ihes egiten duelarik.
 
Kontzilio Zuria, azken aldiz, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2953. urtean biltzen da, eraztunen kontua eztabaidatzeko. Biltzar horretan, Sarumanek, gainontzekoak, Eraztuna itsasoan galdu dela, ibaian behera bidaiatuz esanez konbentzitzen ditu, horri buruzko zantzu oso argiak aurkitu zituenaren itxurak eginez. Bere iritzia eta "aurkikuntza" ez da eztabaidatua, guztiek jotzen bait zutenbaitzuten eraztunetan aditutzat.
 
Biltzar horren ondoren, Kontzilio Zuria desegin egin zen, eta bere partaideak banandu egin ziren. Gandalfek noraezean jarraitu zuen (baina Eskualdearen defentsagatik arduratuta, [[hobbit]]engatik beldur bait zenbaitzen), Gaizkiaren aurka, zegoen tokian borrokatuz. Sarumanek mendebaldera bidaiatu zuen eta [[Isengard]]en ezarri zen, urte batzuk beranduago Sauronekin bat egin zuen tokia. Galadriel Lothlorieneko basora itzuli zen. Elrond, [[Mendi Lainotsuak|Mendi Lainotsu]]en mendebaldera joan zen, Rivendeleko haranera. Zirdan mendebaldera itzuli zen, [[Portu Grisak|Portu Gris]]etako bere etxera, eta Radagast Oihan Beltzaren iparraldean ezarri zen, Rhosgobel izeneko haran batetan.
 
[[en:White Council]]