Kantata: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ko:칸타타
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
1. lerroa:
'''Kantata''', literalki, kantatzen den [[musika]] mota bat da eta jotzeko musika motatik bereizten da gertaera katolikoetan ("sonata").
 
Garai barrokotik, kantata, ahots bakarlari bat edo gehiagorentzako konposaketa bat da, musika tresnekin lagunduta dagoena. Kantata, erritu erlijiosoetarako sortu ziren, katolikoak (kantata sakratuak) zein protestanteentzako. Kantata horiek, ahozko zati oso sendoa zuten, eliztarrek kantatzeko eginak zirenak. Kantata erlijiosoaren maisu handia, [[Johann Sebastian Bach]] izan zen. Bachen kantatek, orokorrean, hasierako abesbatz bat zuten, non sopranoek hasten zuten gai musikala gainontzeko ahotsekin jarraitua, [[errezitatibo]] laburdun ariekin jarraitzen zen, batzuetan, ahotsarentzat prestatuta zegoen [[melodia]] jotzen zuten musika tresnekin (''obligato'' deitzen dena). Fededunen kongregazioak aurretik jakiten zituen koralak, zerbitzu erlijiosoa "sarrera koral" batekin hasten bait zenbaitzen, organoak jotzen zuena. Bachen koral hauek, [[oratorio]] handien koroen oinarria izan ziren, ''Eguberriko oratorioa'' eta ''Pasioa San Mateo eta San Juanen arabera''. Baina, garai barrokoan, kantata profanoa ere esistitzen da, italiar jatorrikoa [[1620]]an, jada genero bezala agertzen dena eta [[XVII. mende]]aren amaieran sendotzen dena [[Alessandro Scarlatti]] konposatzaile italiarrak, bere kantatak, denbora azkarreko errezitatibo eta ''aria de capo''ko jarraipen baten bidez konposatu zituen (hasierako gaia errepikatzen zutenak, azkeneko zati bokalean A-B-A egituraren arabera). Scarlattik, kantata hauek, oso publiko hautatu batentzat pentsatu zituen, eta, beraz, harmonia eta [[kontrapuntu]]zko melodiak oso konplexuak ziren, ''arioso''zko idazkera gehiegi ez nabarmentzeko joera hartuz, garrantzi gehiago, ''ritornelli'' instrumentalei emateko. Eredu hau, maisuki hartu zuen [[Vivaldi]]k kantata sakratuetan eta Haendelek. Haendelek, opera txikien antzerakoak ziren kantatak idatzi zituen. Eduki dramatiko handiko kantata lirikoak ziren, batzuk ahotsa eta jarraikako baxuarentzat pentsatuak, beste batzuk, ahotsa, jarraikako baxua eta orkestrarentzat. ''Azis'', ''Galatea eta Polifemo'' eta ''Apolo eta Dafne'' eta [[Pepe Herrero]] eta [[Carlos Prieto]] nabarmendu ziren.
 
Musikalan mota hauek idatzi zituzten konposatzaileen artean, [[Giulio Caccini]], [[Claudio Monteverdi]], [[Jacopo Peri]], [[Alessandro Scarlatti]], [[Vivaldi]] eta [[Giacomo Carissimi]] italiarrak eta [[Heinrich Schütz]], [[Georg Philipp Telemann]], [[George Frideric Handel]], [[Dietrich Buxtehude]] eta [[Johann Sebastian Bach]] alemaniarrak nabarmentzen dira.