KV20: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
19. lerroa:
[[Egipto]]ko erregea [[K. a. 1506]] eta [[K. a. 1493]] bitartean, Aajeperkara Thutmose (Tutmosis I.a)k, kanpaina asko egin zituen atzerrian, bere tropekin, aurretik ezezagunak ziren tokietara iritsiz, [[Asia]]n zein [[Afrika]]n. Baina ez zen bakarrik errege gerlari eta estratega bikain bat izan, baizik eta herrialdea edertu eta hankaz gora zegoen administrazioa berritzeaz ere arduratu zen, [[hikso]]en konkistaren urruneko lorratza. Ondoren, faraoi handienetako bat bezala gogoratua, [[Tutmosis I.a]], Inperio Berriko errege nekropoli ezaguna den [[Erregeen Harana]]ren sortzailetzat hartzen da.
 
Bere eta bere bigarren emazte baten seme zen [[Tutmosis II.a]]ren garrantzi handirik gabeko erregealdi laburraren ondoren, tronua [[Tutmosis III.a]rentzat izan zen, aurrekoen biloba eta semea, baina oraindik oso gaztea zenez, bere amaorde zen [[Hatshepsut]]ek erregeordetza hartu behar izan zuen. Emakume hau zen errege odola zuen bakarra, Tutmosis I.a eta bere erreginaren ezkontzatik jaio bait zenbaitzen, eta bere harrotasuna eta handinahikeria hain izan ziren handiak, erregina-faraoi bezala izendatu zuela bere burua, Tutmosis III.a gaztea eta ezgaiaren maila berean, Maatkara Hatshepsut-Jenemetamon izenpean.
 
Jauzi handi hau eman ahal izateko, Hatshepsut ausartak, aurretik, lagunduko zion jende talde bat bilatu behar izan zuen. Horien artean, [[Amonen Apaiz Goren]] zen [[Hapuseneb]] aurkitzen zen. Emate mamitsu eta [[pribilegio]] handien truke, hierarkia erlijiosoa, Hatsehpsuti leial agertu zen, eta, berarekin, nazio osoa. Honela, tronuan mantendu zen bere semeordearen ondoan 22 urtez, denbora horretan, ekintza militar urriak eta merkataritza eta arkitektura ekintza ugariak egin zituelarik. Beharbada, guzti hauetan nabarmenena, [[Deir el-Bahari]]n erreginaren hil tenpluaren eraikuntza izango zen, toki eder bat eta fintasun handikoa.
41. lerroa:
WA D eta KV20aren arteko okupazioen artean, badago Hatshepsutentzako beste hilobi bat eraiki zela aipatzen duenik ere, Tutmosis III.aren erregeorde bezala eman zuen garaiari dagokiona. Hilobi hau, gaur egun [[KV60]] bezala ezagutzen da, [[KV20]]tik nahiko gertu dagoena, eta, inongo zalantzarik gabe, garai bereko hilobi bat da. Baina, lehen aipatu den bezala, Hatshepsut koroatua izan eta behin betiko hilobi aldaketa egin zenean, KV60 Sitrak hartuko zuen, erreginaren inudeak, nor asko maite zuen. Toki hau lehenik Hatshepsut erregeordeari eta ondoren Sitrari ematea, aditu guztiak bat ez datozen kontua da, beste askok, KV60, hasiera-hasieratik, inudearentzat zela pentsatzen dutelarik. Edonola ere, litekeena da hilobi honek, paper garrantzitsu bat izatea erregina-faraoiarentzat berau hil eta handik urte batzuetara, beranduago kontatuko den bezala.
 
Hilobi ezberdin multzo hau ez da hemen amaitzen. Hatshepsut hil eta Tutmosis III.a errege bakar geratu eta handik gutxira, nekropolian, beste errege hilobi bat eraikitzea agindu zen, jada eraikitzen ari zirenez gain, gutxienez, [[Tutmosis III.a]] eta [[Hatshepsut Meritra]] erreginarentzako. Hilobi berri hau, gaur egun [[KV38]] bezala katalogatua, erregearen aitona zen [[Tutmosis I.a]]ren bigarren eta behin betiko atseden toki bezala diseinatua izan zen, Tutmosis III.aren ustez, bere aitonak, bakarrik atseden hartzea merezi bait zuenbaitzuen, Hatshepsut ''usurpatzailea''ren presentzia kaltegarritik urruti. KV38, neurri txikiko hilobi bat da, KV20tik oso urruti eraikia, eta, azkenik, Tutmosis I.ak hartu zuena. Hatshepsuten gorpuak, denbora luzez, aita eta alabarentzako pentsaturiko hilobian berak bakarrik atseden hartu behar izan zuen.
 
== Kokapena ==