KV19: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (-bait da +baita)
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
16. lerroa:
 
== Kokapena ==
Erregeen Haranean eraikitako azken hilobietako bat, KV19 hilobia ekialdean aurkitzen da, [[XVIII. dinastia]]ko hilobietatik gertu, duela denbora asko ahaztuak. Horien artean, [[KV20]], [[KV21]], [[KV43]] eta [[KV60]] dira nabarmentzekoak. Benetan, hilobi eraikitzaileak toki honetara itzultzea bakarrik, aurretik erabilitako beste toki batzuetan zegoen espazio faltagatik azal daitekeela esan daiteke, KV19 hilobia zulatu ondoren, handik ez oso urruti, [[KV18]] hilobiaren zulaketa hasiko bait zenbaitzen, [[Ramses X.a]]ren hilobia.
 
Argi eta garbi, printze baten lurperaketa den arren, sarrerako korridorea, zabalera handikoa da, Erregeen Haranean, hiru errege hilobik bakarrik gainditzen dutena, [[KV1]], [[KV9]] eta [[KV18]] hilobiek alegia. Hilobia, gaur egungo erregeen hilobien arerio duin bat izan zen, bere eraikuntza, bigarren korridorea hasi eta laster gelditu zelako izan ez balitz. Honela, sarrerako arrapala (A), pasabide bat (B) eta gelditutako eraikuntza (C), aurki daitezke, guztiak, okerdura leunarekin, ramesidar garaiko hilobietan ohikoa zena.
 
== Apaindura ==
Jada [[XIX. dinastia]]ren garaian, ohiko egin zen printze eta erreginen hilobiak apaintzea, eta, beraz, KV19a ez da salbuespena. Baina bere kokapena bai da bitxia, jada [[Ramses III.a]]ren garaitik, gainontzeko errege familiaren [[nekropoli]] bezala, [[Erreginen Harana]] ezarri bait zenbaitzen, Erregeena, [[faraoi]]entzat bakarrik utziz. Benetan, Mentuherjepeshef printzearen hilobia, Erreginen Haraneko hilobitzat har daiteke, baina "okerreko tokian kokatua".
 
Tokiko margoak, oso ederrak eta egoera bikainean kontserbatuak, errege hilobi gehienekoen parekoak edo are gehiago dira, eta bertako irudiak, inongo zalantzarik gabe, Erreginen Haranean erabilitakoak dira. Koloreen bizitasunak, aurpegien akatsgabetasunak, irudien fintasunak, jantzien dotoretzak eta atze zuria eta urre koloreko ertzek, margolarien lana nabarmendu baino ez dute egiten. Inongo zalantzarik gabe, KV19 hilobiaren apaindura, Erregeen Haranaren amaiera da, bere margoez harrotu daitekeen azken hilobia.