Atreo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: hu:Atreusz
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
2. lerroa:
[[Greziar mitologia]]n, '''Atreo''' Mizenaseko erregea, [[Pelope]] eta [[Hipodamia]]ren semea eta [[Agamenon]] eta [[Menelao]]ren aita zen
 
Atreo eta Tiestes bere anaia bikia Pisatik atzerriratuak izan ziren euren [[anaiorde]] zen [[Krisipo]] hiltzeagatik, [[Olinpia]]ko [[tronu]]a lortzeko euren desiran. Mizenasera joan ziren babestera, non, errege tronura heldu ziren, [[Euristeo]] ez zegoelarik, [[Herakleida]]k zirelakoekin borrokan ari bait zenbaitzen. Euristeok, euren agintaldia denbora baterakoa izatea agindu zuen, baina Herakleiden aurkako borrokan hil zen eta Atreo eta Tiestesen agintaldia behin betikoa izan zen.
 
Atreok, bere [[arkume]]rik hoberena [[Artemisa]]rentzako sakrifikatuko zuela zin egin zuen. Baina, bere artaldearen bila ari zenean jainkosarengandik ezkutatzeko bere emazte [[Aerope]]ri eman zion urre koloreko arkume bat ikusi zuen. Honek bere maitalea zen Tiestesi, Atreoren anaiari eman zion. Honek Atreo konbentzitu zuen, arkumea zuena erregea izango zela onar zezan. Tiestesek, orduan, arkumea erakutsi zuen eta tronuaren eske hasi zen.