Mitanni: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
t Robot: Automated text replacement (-bait da +baita)
11. lerroa:
Mitani edo [[Khanigalbat]]en lehen idatzizko aipamena Bogazkoyko testu hititarren akadiar bertsian agertzen da, [[Hattusili I.a]]ren erregealdiaren garaikoak. Khanigalbat eta Mitani ezberdintasunik gabe erabiltzen dira, lehenengo hitza antzinakoagoa den arren. Aldi berean, [[Khurri]] eta Mitani, estuki lotutako hitzak dira, hizkuntza elkarte bereko ondoko lurraldeei baitagozkie, ohi, errege berberak gobernatuak. Hala ere, geografiari dagokionez, Khurri Goi Siriarekin bat dator, Kaukasoa eta [[Van aintzira]]ren artean, Khanigalbat Goi Mesopotamian dagoen bitartean, aurrekoaren iparralde eta ipar-ekialdean, Tigris eta Eufrates ibaien artean.
 
Mitaniren historiari buruzko ideia, oso lausoa da derrigorrez, datu askorik ere ez bait dagobaitago, eta gainera, kanpotik etorriak, nagusiki, [[Amarnako gutunak|Amarnako gutunetatik]] eta Bogazkoyn aurkitutako zenbait hititar trataturen sarrera historikoetatik. Mitanik, berebiziko garrantzia hartu zuen [[K. a. 1600]]ean, asiriar, egiptoar, hititar eta siriar inperioen artean zuen kokapen pribilegiatuagatik. Bere botere gorena [[K. a. XV. mende]]an lortu zuen, hego-mendebalderantz hedatuz, Siriarantz, non [[Egipto]] atzera bota ahal izan zuen, Hattik, [[K. a. XIV. mende]]an potentzia nagusi bezala ordeztu zuen arte.
 
[[Gerra gurdi]]ak bezalako hobekuntza garrantzitsuak egin zituen armada batekin eta zalditeria indartsu batekin, Mitaniko armadak zenbait aldiz garaitu zuen faraoien Egipto, eta Asiria inbaditu zuen (oraindik historialariek azaltzerik ez dutena, semitar inperioaren indar militarra dela eta).