Ezkutatze (astronomia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: pt:Ocultação planetária
t Robot: Automated text replacement (-bait da +baita)
2. lerroa:
'''Ezkutaketa''', [[astronomia]]n, zeruko objektu bat, honen eta ikuslearen artean igarotzen den beste batek estaltzen duenean gertatzen den gertaera astronomiko bat da. [[Igarotze astronomiko]]ekin eta [[eklipse]]ekin alderatuta, ezkutaketa bat gertatzen dela esaten da, hurbileneko objektuak handiagoa dirudienean, eta, urrunen dagoena erabat estaltzen duenean. Aldiz, igarotzea, hurbileneko objektuak, bere itxurazko tamainan, urrunen dagoena baino txikiagoa dirudienean gertatzen da, [[Merkurio]] edo [[Artizar]]raren igarotzea kasu, eguzkiaren ingurutik. [[Eklipse]] hitzak, objektu bat, beste baten itzalpean mugitzen den gertaerari erreferentzia egiten dio. Hiru gertaera hauetako bakoitza, [[lerrokatze (astronomia)|lerrokatze]] baten ondorioa da.
 
Ezkutaketa bat gertatzen den bakoitzean, [[eklipse]] bat ere gertatzen da. Adibidez, eguzki eklipse bat Ilargiaren ondorioz, Lurretik ikusia. Gertaera honetan, ilargia, fisikoki, Lurra eta Eguzkiaren artean mugitzen da, eguzki diskaren zati bat edo diska osoa ikustea eragotziz. Gertaera honi, ohi, "eklipse" deitzen zaion arren, erratutako izen bat da, [[Ilargi]]a ez bait dabaita [[Eguzki]]a eklipsatzen ari; aldiz, Ilargia, eguzkia ezkutatzen ari da. Ilargiak Eguzkia ezkutatzen duenean, itzal txiki bat proiketatzen du [[Lur]]raren lurrazalean, eta, beraz, ilargiaren itzalak, Lurra partzialki eklipsatzen du. Honela, "eguzki eklipsea" deritzona, Eguzkia Ilargiak ezkutatzean, Lurretik ikusia, eta Lurraren eklipse partzial batetan, ilargiaren itzalagatik datza.
 
Aldiz, ilargi "eklipse" bat, izatez, benetako eklipsea da: Ilargia, Lurrak espaziorantz proiektaturiko itzalpean mugitzen da, eta Lurraren itzalagatik eklipsatua dagoela esaten da. Ilargiko lurrazaletik ikusia, Lurra, zuzenean igarotzen da Ilargia eta Eguzkiaren artean, honela, Ilargiaren lurrazalean egongo litzatekeen balizko ikusle batek ikusita, Eguzkia ezkutatuz. Berriz, eklipse bakoitzak, ezktutaketa bat suposatzen du.