Erraldoi gorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
t Robot: Automated text replacement (-bait da +baita)
8. lerroa:
Sekuentzia nagusi etapan, erreakzio termonuklearrek helioa sortzen duten heinean, gas hau izar baten erdian metatzen dihoa, bere dentsitate handiagoaren ondorioz (hidrogenoa baino astunagoa da). Helio kopuru kritiko bat sortzen denean ([[Chandrasekharren muga]], hidrogenoaren fusio erreakzioak oztopatzen hasten da, eta, ondorioz, presioa jeitsi egiten da, eta, izarrak, pixka bat gehiago konprimatuz eta berotuz erreakzionatzen du, bere erdian geratzen den hidrogeno urriaren fusioa ezinezko bihurtzeraino. Orduan, izarra, helioz "pozoitu" dela esaten da. Jada hidrogenoa agortua, heliozko nukleoak ezin du izarraren pisua eutsi, eta konprimatzen hasten da, izarra, erraldoi gorri bihurraraziz.
 
Izarra ez bada oso masiboa (2,5 eguzki masa baino gutxiago) [[endekatutako materia|endekatutako]] [[elektroi]] askeen gasak, neurri batean geratzen du konprimaketa. Tenperatura, helioaren sugartze punturaino hazten da, 100 milioi gradu ingururaino. Aipaturiko muga (2,5 eguzki masa baino gehiago) baino izar masiboagoetan, trantsizio hau leunki gertatzen da, gasa ia ez bait dabaita endekatu nukleoa piztu denean. 0,5 eta 2,5 eguzki masa bitarteko izarretan, berriz, nukleoa, partzialki endekatua dago, eta bere erreakzioak bizitzen ditu bere tenperatura gehitzen duen aldi berean. Hala jarraitzen du, bapatean, [[gas ideal]]eko erregimenera itzultzen den arte, erorketa termiko bat eragiten duena eztanda indartsu batekin, non [[supernoba]] baten pareko energia askatzen den, baina izarraren osotasuna arriskuan jartzen ez duena, energia horren zatirik handiena, endekapen elektronikoa ezabatzen erabiltzen bait dabaita: ''helioaren flasha'' da. Azkenik, masa txikieneko izarretan (0,5 eguzki masa baino gutxiagokoak), erdiko tenperatura, sekula ez da helioaren fusioa gertatzeko haina altua. Hala ere, izar hauen eboluzioa hain da motela, unibertsoa eratu zenetik, masa horretako izar isolatu batek erraldoi gorrira eboluzionatu izateko denborarik oraindik ez dela egon.
 
Helioaren sugartzeak, erraldoi gorri faseari amaiera ematen dio. Prozesu hau nahiko bortitza bada ere, ez dio eragiten izarraren osotasunari, zenbait milioi urte gehiagoz, [[multzoketa gorri]] izeneko fase egonkor berri batean emango dituena bere [[metaltasun]]a handia bada, edo [[adar horizontal]]ekoan, metaltasun hori baxua bada, erregai berria fusionatuz. Izarra, berriz jaisten da [[Hertzsprung-Russell diagrama]]n, baina beti sekuentzia nagusiko etapan baino argitsuago eta hotzago.