Andrea Palladio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
21. lerroa:
 
== Biografia ==
Andrea Palladio [[Veneziako Errepublika]]ren parte zen Padovan jaio zen. Bere aita Pietro della Gondola errotaria zen.[[1521]]ean, 13 urte zituenean, [`[Bartolomeo Cavazza]] harginarekin hasi zen lanean, eta handik 18 hilabetera lana uztea erabaki zuen bere familiarekin gertuko [[Vicenza]] hirira joateko. Han laguntzaile moduan lan egin zuen Pedemuro tailerrerako lan egiten zuen hargin eta igeltseroen tailerran.
 
Palladioren talentua aurrenen antzeman zuena [[Gian Giorgio Trissino]] kontea izan zen, eragin handiko [[Vicenza|Vicenzako]] [[humanista]] eta idazlea. Trissinok Palladio gaztearengan artea, zientzia eta literatura Klasikorako interesa piztu zuen eta [[1541]]ean Erroman [[Aintzinako Arkitektura]] ikasteko aukera eman zion. Bera izan zen Andreari "Palladio" goitizena ezarri ziona; jakintsua du esanahi eta Pallas Athenea [[Greziar mitologia|greziar mitologiako]] jainkosari zeharkako aipamena egiten du. Aldi berean Trissino beraren antzerki lan baten pertsonai baten izena da. [[1550|1550.]] urtean Trissino hil zenean, [[Daniele Barbaro|Daniele]] eta [[Marcantonio Barbaro|Marcantonio]] Barbaro anaien babesa izan zuen. Anai nagusiak, Daniele, arkitektura klasikoa ikasten jarraitzen bultzatu zuen eta 1554ean Erromara joateko aukera eman zion. Veneziako etxe boteretsuetan sartzen lagundu zioten eta "Proto della Serenisima" (Veneziako errepublikako arkitektu nagusia) izendatua izatea lortu zuen Jacopo Sansovinok postua utzi zuenean.