Melkor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Melkor''', elfoek '''Morgoth''' ("Etsai Iluna") deitua, baita '''Bauglir''' (Zapaltzailea), eta '''Belegurth''' (Heriotz Handia) ere, Tolkienen [[l...
 
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
19. lerroa:
Eta, azkenean, elfoak esnatu ziren Erdialdeko Lurraldearen ekialdean, eta, esaten denez, ezagutu zituen lehena, Melkor izan zen, eta, Valarrak aurkitu zituztenean, hasieran beldurra zutela, gauez mehatxatzen zituen itzal beltz batez hitzegiten bait zuten, eta asko desagertu egin zirela. Desagertu ziren elfoetatik, badago usteltze, esklabutza eta tortura bidez, Melkorrek degradatu egin zituela eta [[orko (Eraztunen Jauna)|orko]]en arraza sortu zuela dioenik, Melkorren ekintza guztien artean okerrena, eta, ziuraski, Iluvatarrek gehien gorrotatzen zuena.
 
Elfoengatik arduratuta, Valarrek Melkor eraso eta preso hartu zuten. Tulkasek bere aurka borrokatu eta garaitu egin zuen. Utumno suntsitu zuten eta Melkor [[Angainor]]rekin kateatua izan zen, [[AüleAulë]] valar errementariak eginiko katearekin.
 
Melkorren kateatzeak, hiru aro iraun zuen, eta, denbora honetan zehar, Elfoak Amanera iritsi ziren eta Valinorren bizi izan ziren Valarrekin batera. Garai hau amaitzean, Melkorrek, damututa egotearen itxurak egin zituen, eta errukia erregutu zuen, eta Manwëk barkatu egin zion eta Amanetik aske ibiltzen utzi zion.