Estigia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ar:ستيكس
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
5. lerroa:
 
[[Titanomakia]]n (edo olinpiar jainkoen titanen aurkako gerran), Estigiak bere aitaren aholkua jarraitu zuen, eta, hilezkorren artean, Zeusi laguntzen lehena izan zen. Sari bezala, honek ohorez bete zuen, bere semeak hartu zituen bere segizioan, eta Estigiaren izena sakratu bihurtu zuen, jainkoek, Estigiaren izenagatik, bere zinegite solemneenak eginez. Jainko batek, Estigiaren izenean zin egiten zuenean, [[Iris (mitologia)|Irisek]], bere urarekin urrezko kopa bat betetzen zuen. Bere zina betetzen ez zuenak ur hau edaten zuen, ahotsa eta arnasa, Urte Handi batez galduz, hau da, bederatzi urtez, eta beste bederatziz, jainkoen oturuntza eta biltzarretatik kanporatua zen.
 
[[Zeus]]ek berak, [[Semele]]ri, honek eskatzen zuena emango ziola zin egin zion, eta, honela, jainkoen erregea, bere dizdira osoan agertzera behartua izan zen, bere erremediorik gabeko heriotzak jaurtitzen zituen tximistak eraginez. [[Helios]]ek ere, [[Faeton]]i, honek nahi zuena emango ziola esan zion, eta honek, eguzkiaren jainkoaren gurdia garraiatzea eskatu zuen, ondoren, bere bizitzarekin amaituko zuena. Esaten zenez, [[Aloadak|Aloadek]], Estigiak eginiko zin bat hautsi zuten, eta ereduzko zigor bat onartu behar izan zuten: bizkarra bizkarraren aurka itsatsiak geratzea, haizena eta ilunpean.
 
Elezaharrak, Estigiak, bertan sartzen zen edozein gorputz atal hilezkor bihurtzen zuela ere badio. Honela, [[Tetis (nereida)|Tetis]]ek, bere seme [[Akiles]] bainatu zuen ibaian, eta honek hilezkortasuna eman zion, orpoan izan ezik, bere amak, gorputz atal honetatik eutsi bait zuen ibaian sartu zuenean, eta, honela, bere puntu ahul bakarra bihurtu zena.
 
Ibai bezala, Estigia, bizien mundua eta hilen mundua, Hadesaren arteko muga zen, azken hau, bederatzi aldiz inguratzen zuelarik. Estigia, [[Flegetonte]], [[Akeronte]] eta [[Kozito]] ibaiak, Hadesaren erdian elkartzen ziren, [[zingira]] handi bat eratuz. Modu herrikoian, Estigia, batzuetan [[Karonte]]k eta besteetan [[Flegias]]ek gidatutako txalupa batetan zeharka zitekeela uste zen, baina, iturri klasiko gehienek, lehenak, Akeronte ibaia, eta, bigarrenak, Flegetonte ibaia zeharkatzen zuela diote.
 
Antzinatean, Estigia, [[Ukraina]] eta [[Errusia]]ren arteko muga adierazten zuen ibaia zela esaten zen, [[Kerch]] hiritik gertu. Ukraina bizien aldean egongo litzateke, eta Errusia hildakoen aldean.
 
== Kristautasunean ==
Estigia, nagusiki, greziar mitologiako beste munduaren bereizgarri bat zen, baina [[kristautasun]]eko infernuan ere badagoen ezaugarri bat bezala ere deskribatu da, nabarmenki [[Dante Alighieri]]ren [[Jainkotiar komedia]] lan ezagunean. Dantek, Flegiasi eman zion Estigia ibaiaren zaindaritza, eta hau, infernuko bosgarren zirkulu bihurtu zuen, non haserrekoiek eta zakarrek, betirako eta etengabe, ur zingiratsuetan itoak izateko zigorra jasaten duten.
 
[[Kategoria:Greziar mitologia]]