Karbono-14 bidezko datazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Karbonodun materialak datatzeko karbonoaren C-14 isotopo erradioaktiboaren desintegrazioaz baliatzen den sistema.
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Karbono-14 bidezko datazioa''' isotopo horren erradiazio naturalaren neurketaz baliatzen den datatzeko modu bat da, oso ohikoa duela 60.000 arteko karbonozko material...
(Ez dago alderik)

12:19, 5 abuztua 2009ko berrikusketa

Karbono-14 bidezko datazioa isotopo horren erradiazio naturalaren neurketaz baliatzen den datatzeko modu bat da, oso ohikoa duela 60.000 arteko karbonozko materialentzat (aztarnategi arkeologikoetan topatzen direnak).

Landareek atmosferako karbono dioxidoa (CO2) fotosintesiaren bidez materia organikoa bihurtzen duenean, karbono-14ren kantitate txiki bat ere hartzen du, isotopo honek atomosferan duen maila bertsuan (badago alde txiki bat, baina laborategiko anilisiei esker konpontzen ahal da). Landareak hildakoan edo beste izaki batzuek (gizakiek edo animaliek) jandakoan, karbono-14ren kantitatea gutxitzen hasten da erritmo finkoan, isotopo horren desintegrazio erradiaktiboa dela eta. Lagin batean geratzen den karbono-14ren kantitatea eta atmosferatik hartuta egon beharko lukeena alderatzean ezagut daiteke laginaren adina.

Erradikarbonoaren bidezko datazio teknika hau Willard Libbyk garatu zuen 1949an Chicagoko unibertsitatean. Hori zela eta 1960an kimikaren Nobel saria jaso zuen.