Santillana del Mar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
39. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Santillana del Mar''' [[Kantabria]]ko udalerria da. [[2005]]ean 4.022 biztanle zituen eta 28,49 km²-ko azalera du.
 
'''Santillana del Mar''' [[Kantabria]]ko erkidegoko [[Costa Occidental eskualdea]]n kokatzen den udalerria da. [[Suances]], [[Torrelavega]], [[Alfoz de Lloredo]] eta [[Reocín]] udalerriekin muga egiten du.
Bertan dago [[Altamirako leizea]], [[Historiaurre]]ko labar-margo multzorik garrantzitsuenetakoak aurkitzen diren [[leize]]a.
 
Udalerri txiki hau eskualde honetako turismogune garrantzitsuenetakoa da, bere inguruetan [[labar-pintura]]ren "sixtinatar kapera" deitzen duten [[Altamirako leizea]] eta [[XII. mendea|XII. mendeko]] Santillana del Marreko Kolegiata baidaude.
 
Halaber, Santillana del Marrek iberiar basaberei buruzko neurri handidun Zoologiko eta Lorategi Botaniko bat ere badu, bertan kolore eta itxura ezberdinetako neurri handiko [[tximeleta]] ugari daudelarik. Gainera beste museo batzuk ere badaude, hauen artean Inkisizioaren Museoa, Regina Coeli Diozesar Museoa eta Jesús Oteroren Museoa daudelarik.
 
Turismogune garrantzitsua denez, bere galtzadarriztatutako kaleak ostatuz eta kantabriar produktuak saltzen diren dendez bete-beterik daude. Produktu hauen artean [[Santoña]]ko [[antxoa]]k, [[Tresviso]]ko Picón [[gazta]] ospetsua eta [[orein]] gatzartua daude. Janari dendez gain, artisau produktuak saltzen dituzten dendak ere ikustekoak dira, hauetan kantabriar [[mitologia]]ren inguruko pertsonaien eskulturak nagusitzen direlarik.
 
== Herriak ==
 
[[Irudi:Rues de Santillana del Mar (Cantabria).jpg|250px|thumb|Santillana del Mar udalerriko karrika bat.]]
 
Bere 4.049 biztanleak ([[Estadistika Institutu Nazionala (Espainia)|INE]] honela banatzen dira:
* Arroyo, 43 biz.
* Camplengo, 201 biz.
* Herrán, 204 biz.
* Mijares, 124 biz.
* Queveda, 586 biz.
* '''Santillana del Mar''' (herrigunea), 1.108 biz.
* Ubiarco, 246 biz.
* Vispieres, 337 biz.
* Viveda]], 1.069 biz.
* Yuso, 65 biz.
 
== Herrigunea ==
'''Santillana del Mar''' udalerriko herrigunea da. Itsas mailatik 82 [[metro]]tara eta muino txikiez inguratutako ibar batean kokatua dago. [[2006]]ko erroldaren arabera herrigune honek 1.108 biztanle zituen.
 
== Jaiak ==
 
'''Santa Julianako Jaiak''' (''Fiestas de Santa Juliana''). Jai hauek udalerriko santu jagolearen ohorez ekainaren 28an ospatzen dira. Adin ezberdinetako jendearentzako ekitaldi ezberdinak ospatzen dira: haurrentzako ekitaldiak, herri kirolak edo ekitaldi gastronomikoak. Egunik garrantzitsuena santu zaindariaren eguna den ekainaren 28a da. Egun honetan santu zaindariaren omenezko elizbira, meza eta dantza burutzen direlarik<ref>[http://www.masquefiesta.es/ve_festa.php?festa=fies207 Santa Julianako jaiak]</ref>
 
== Demografia ==
 
{| align="center" rules="all" cellspacing="0" cellpadding="4" style="border: 1px solid #999; border-right: 2px solid #999; border-bottom:2px solid #999"
|+ style="font-weight: bold; font-size: 1.1em; margin-bottom: 0.5em"| Bilakaera demografikoa
! [[1900]] !! [[1910]] !! [[1920]] !! [[1930]] !! [[1940]] !! [[1950]] !! [[1960]] !! [[1970]] !! [[1981]] !! [[1991]] !! [[2005]]
|-
| align=center| 1.623 || align=center| 1.886 || align=center| 2.272 || align=center| 2.624 || align=center| 2.657 || align=center| 3.155 || align=center| 3.703 || align=center| 3.917 || align=center| 3.884 || align=center| 3.839 || align=center| 4.022
|}
<center>
Iturria: [[Estadistika Institutu Nazionala (Espainia)|INE]]
</center>
 
== Ikus, gainera ==
* [[Kantabriako udalerrien zerrenda]]
 
==Erreferentziak==
<references/>
 
== Kanpo loturak ==