Bihotz-transplante: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{ohar medikoa}} thumb|Bihotzeko transplantea eskematikoki. '''Bihotz-transplantea''' organo horren gutxiegitasun terminala duen paziente...
 
No edit summary
5. lerroa:
'''Bihotz-transplantea''' [[bihotz|organo]] horren gutxiegitasun terminala duen paziente bati egindako [[Transplante (Medikuntza)|transplantea]] da, hildako emaile batengandik edo animalia batetik lortutako organoak edo bihotz artifizialak erabilita. Bi mota nagusi ezberdintzen dira organo berria toki anatomiko normalean ipiniz gero (ortotopikoa) edo ez (heterotopikoa), lehenengo kasua sarriagotan gertatzen delarik. [[Bihotzeko kirurgia]] arlo honetan diharduen espezialitatea da.
 
[[1967]]ko abenduan [[Christiaan Barnard]]ek lehen bihotz-transplantea egin zuen Groote Schuur ospitalean, [[Lurmutur HirianHiria]]n ([[Hegoafrika]]), eta ordutik [[1998]] arte 48.541 transplante ortotopiko egin zituztela mundu osoan kalkulatzen da. Gaur egun mundu mailan 3.500 bihotz inguru transplantatzen dira urtero. Euskal Herrian ez dago teknika konplexu hau egiten duen zentrorik, Valdecillako ospitalea ([[Santander]]) izanda gertuena.
 
Batez b esteko biziraupena %75ekoa da lehenengo urtean eta 5 urtetara jaisten da %60ra. Errefusa prebenitzeko gehien erabiltzen diren [[immunosupresore]]ak ziklosporina, azatioprina eta kortikosteroideak dira.