Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Lau (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Lau (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa:
17 artikuluk osatzen dute agiria. [[Ilustrazio]]ko ideietan eta [[eskubide natural]]en doktrinan inspiratua zegoen, eta horregatik unibertsala izateko asmoa zuen, hau da, ez zituen bakarrik frantsesen eskubideak adierazi nahi baizik munduko gizon guztienak. Ohartu, eskubideen adierazpena ez zela emakumeez mintzo baizik soilik gizonez eta gizonezko herritarrez (jatorrizko testuan, frantsesez, ''droits de l'Homme et du citoyen''). Horregatik, 1791 urtean, [[Olympe de Gouges]]ek [[Emakumeen eta Emakumezko Herritarren Eskubideen Adierazpena]] idatzi zuen, sexu biei eskubide berberak aitortuz (nahiz Biltzar Nazionalak ez zuen testu hura onartu).
 
1789ko eskubideen adierazpenaren helburua sistema politiko berri baten abiapuntua ezartzea zen. Adierazpena onartu baino aste batzuk lehenago, 1789ko abuztuaren 4an, feudalismoaren[[feudalismoa]]ren eta [[Antzinako Erregimena]]ren abolizioa dekretatu zuen Biltzar Nazionalak. Beraz aurrerantzean ordena berri bat hasiko zen, eta ordena horren oinarriak ezagutarazteko idatzi zen eskubideen adierazpena. Horregatik, adierazpenean abolitu berri zen Antzinako Erregimeneko hainbat printzipiori kontrapuntua ematen zitzaien: jaiotzazko pribilegioen lekuan gizon guztien askatasun eta berdintasuna aldarrikatzen zuen (1. art.), erregearen subiranotasunaren ordez nazioaren subiranotasuna adierazten zuen (3. art.), etab.
 
Adierazpenak seinalaturiko eskubideen artean aipagarrienak askatasuna, segurtasuna, jabetza, adierazpen askatasuna eta zapalkuntzaren aurreko erresistentzia ziren. Gaur egun orokorrak diren beste zenbait eskubide, aldiz, testuak ez zituen onartzenjasotzen. Nabarmentzekoa da, adibidez, ez zela esklabismoa abolitzen, ez eta gizon-emakumeen arteko berdintasuna onartzen ere. Gabezia horiek hor egonda ere, 1789ko adierazpena giza eskubideen aitorpen bidean mugarri garrantzitsutzat hartzen da.
 
== Kanpo loturak ==
 
* {{eu}} [http://www.kondaira.com/dl_fitxategiak.php?id=13&mota=t Testu osoa PDFan Kondaira webgunean]
* {{fr}} [http://www.textes.justice.gouv.fr/index.php?rubrique=10086&ssrubrique=10087&article=10116 Testua frantsesez]
 
[[Kategoria:Giza eskubideak]]