Otto Preminger: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
18. lerroa:
'''Otto Ludwig Preminger''' ([[Viznitsia]], [[1906]]ko [[abenduaren 5]]a - [[New York]], [[1986]]ko [[apirilaren 23]]a) [[zinema zuzendari]]a izan zen. Hogeita hamabost film luze zuzendu zituen, eta horietako asko oihartzun handiko lanak dira. Antzerkiaren mundutik etorria, Premingerrek gai askori egin zion so bere sorkuntza lanean. [[Zinema beltza]] gustuko izan zuen eta hor dira ''[[Laura]]'' (1944), ''[[Fallen Angel]]'' (1945), ''[[Whirlpool (filma)|Whirlpool]]'' (1949) edo ''[[Where the Sidewalk Ends]]'' (1950). Sarri zentsoreak erne izan zituen, bizi izan zuen garaian hainbat filmetan aurkeztu zituen gaiak eztabaidarako abiapuntu ziren eta: drogomendekotasuna (''[[The Man with the Golden Arm]]'', 1955), bortxatzea (''[[Anatomy of a Murder]]'', 1959), homosexualitatea (''[[Advise and Consent]]'', 1962). [[Zuzendari onenaren Oscar saria|Zuzendari onenaren Oscar sarirako]] bitan izendatu zuten. Inoiz ere aktore ibilitakoa zen.
 
==Aurreneko urteak==
==Bizitza==
Preminger [[Viznitsia]]n jaio zen, sasoi hartan [[Austria-Hungariako Inperioa]]ren barne zegoen eremu batean (egun [[Ukraina]] da, [[Txernivtsiko oblasta]] hain zuzen ere). Aita justizia saileko goi-mailako funtzionarioa zen, eta [[1914]]an [[Lehen Mundu Gerra]] hasi zenean [[Austria]]rako bidea hartu zuen familiak. [[Graz]] izan zuten aurreneko bizileku. Bertan aitak [[Serbia|serbiarrak]] eta [[Kroazia|kroaziarrak]] jazarri zituen, eta urte betera [[Viena]]ra joan ziren Premingertarrak, [[Ameriketako Estatu Batuetako Fiskal Nagusia|Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusiaren]] pareko lanpostua eskaini zioten eta; funtzionario leiala gobernuarekiko, egoera harrigarria zen oso, izan ere jatorri [[Polonia|poloniar]]reko judua zen Markus Preminger. Hala ere, une batean [[katolizismo|erlijio katoliko]]rako bidea hartu behar zuela iradoki zioten goi-mailako lanari eutsiko bazion; ez zion, baina, huts egin [[judaismo|judutartasuna]]ri eta erdi-mailako funtzionario bilakatu zen. Sasoi hartako Vienak bazuen zer eskaini kultur arloan, eta ordukoa da Ottori antzerkirako zaletasuna sortu zitzaiona, sarri joaten baitzen amaren aldeko aititarekin antzezlan klasikoak eta garaikoak ikustera.
 
==Antzerkia==
Ottoren aurreneko asmoa antzerkian aktore lan egitea zen, eta gaztetan hainbat saio egin zituen bide horretan. Hamasei urte zituenean Shakespeareren ''[[A Midsummer Night's Dream]]'' lanaren antzezpen batean hartu zuen parte. Handik gutxira [[Max Reinhardt]] antzerki zuzendariarekin sortutako harremanak bere ametsa gauzatzeko aukera eman zion; dena den, eta familiaren babesa ere alde izateko, ikasten jarraitu zuen eta eskolan amaitutakoan, zuzenbideari ekin zion Vienako unibertsitatean. 1924an Otto [[Carlo Goldoni]]ren testu baten taularatzean hartu zuen parte (''"Il servitore di due padroni"''). Sasoi horretan gerora Ameriketako Estatu Batuetan lan egingo zuten hainbatekin ere egin zuen topo: [[William Dieterle]], [[Mady Christians]], [[Nora Gregor]]... Reinhardtek zalantzak zituen Ottoren antzerkirako dohainez, baina administrazio lanetan laguntzeko oso egoki ikusi zuen eta horretan paratzea bururatu zitzaion. Ottori, ordea, ez zion konponbide honek poz handirik eman eta, zapuztuta, alde egin zuen.