«Glukolisi»: berrikuspenen arteko aldeak

1.746 bytes added ,  Duela 11 urte
ez dago edizio laburpenik
 
Hemen bukatzen da glukolisiaren lehenengo fasea, 2 ATP gastatu duena 2 molekula glizeraldehido-3 fosfato lortzeko.
 
 
*seigarren erreakzioan glizeraldehido-3 fosfatoak fosforilazioa eta oxidazioa jasaten du, 1,3-difosfoglizeratoa agertuz. Fosfatoa gastatzen da eta NAD<sup>+</sup> erreduzitzen da:
 
[[Fitxategi:Glycolyse etape6.png|center]]
 
 
*hurrengo pausuan 1,3-difosfoglizeratoaren desfosforilazioa gertatzen da, ATP agertuz:
 
[[Fitxategi:Glycolyse etape7.png|center]]
 
 
*zortzigarren erreakzioan 3-fosfoglizeratoaren isomerizazioa burutzen da, 2-fosfoglizeratoa agertuz. Fosfato taldea 3. karbonotik 2. karbonora pasatzen da:
 
[[Fitxategi:Glycolyse etape8.png|center]]
 
 
*azkenaurreko erreakzioan enolasa izeneko entzimak 2-fosfoglizeratoaren lotura bikoitza eratzen du, ur molekula bat askatuz eta fosfoenolpirubato sortuz:
 
[[Fitxategi:Glycolyse etape9.png|center]]
 
 
*glukolisia desfosforilazio batekin amaitzen da, fosfoenolpirubatotik pirubatoa eta ATP agertuz:
 
[[Fitxategi:Glycolyse etape10.png|center]]
 
 
== Glukolisiaren balantzea ==
 
Glukolisian sartzen den glukosa molekula bakoitzeko honako molekula hauek sortzen dira:
 
*2 ATP
*2 NADH
*2 mol azido pirubiko
*2 mol H<sub>2</sub>O
 
Ikusten denez, glukolisian 2 ATP besterik ez dira sortzen degradatzen den glukosa molekula bakoitzeko.
 
Hori jakinda erraza da glukolisiaren errendimendu energetikoa kalkulatzea:
 
*1 mol ATP: 7,3 Kcal.
*1mol glukosa: 689 kcal.
 
 
<math>errendimendua = {7,3 . 2 \over 689} 100</math>
 
 
errendimendua = %2,1
 
 
Nabaria da glukolisiaren errendimendu energetikoa txikia dela eta, beraz, bide metaboliko horrekin soilik zelulak energia gutxi lortzen duela. Arnasketa aerobioan, glukolisiaren ondoren [[Krebs zikloa]] eta [[arnas katea]] datoz, ATP gehiago sortzen dutenak. Hartziduretan, berriz, ez da ATP gehiago ekoizten.
 
[[Kategoria: Katabolismo]]
[[en: Glycolysis]]
10.370

edits