Abraham Olano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
32. lerroa:
Afizionatu mailan [[Kaiku]] taldean ibili zen, sprinter bezala nabarmenduz. [[ADO]] planan parte hartu zuen, [[Bartzelona]]ko [[Olinpiar Jokoak|Olipiar Joko]]etan aritzeko. Profesionaletan hasi zenerako errodatzailea zen.
===Profesional maila===
====1992: Debuta====
1992an profesional mailara igaro zen, CHCS taldean hasi zelarik, baina hau ez zenez aurrera irten Lotusera igaro zen. Urte horretan bertan Ordiziako Sari Nagusia irabazi zuen.
 
Hurrengo urtean [[CLAS-Cajastur]] taldean aritu zen garaipenik lortu gabe.
====1994: Lehen garaipenak Mapein====
1994ean CLAS-Cajastur taldea Mapei taldearen barruan barneratu zen, taldekideen gehiengoak talde berrian sartu zirelarik, Olano eta [[Tony Rominger]] barne.
 
61. lerroa:
 
Taldea Tourretik at geratzeko gertu izan zen, Manolo Saizek antolakuntzarekin izandako arazoak zirela eta, baina azkenean parte hartzeko eskubidea eman zieten eta Olanok seigarren izatea lortu zuen. Espainiako Vueltan berriz ere lider izatea lortu zuen eta erlojupeko saio bat irabazi zuen, baina saiheski bat pitzatuta zeukala lasterketa utzi behar izan zuen, [[Jan Ullrich]] alemaniarra garaile suertatu zelarik amaieran.
====2000: Lorpen handirik gabeko urtea====
 
[[2000]]. urtean Olanok laugarren amaitu zuen [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoetako]] erlojupeko saioa [[Sidney]]n eta erlojupeko bat irabazi zuen Espainiako Vueltan. Ez zen oso urte arrakastatsua izan txirrindulari gipuzkoarrarentzat.
====2001: Podiuma Italiako Giroan====
Urte honetan Olanok Giroan lehiatzea erabaki zuen eta hemen bigarren postua lortu zuen, podiumera igoz [[Gilberto Simoni]] garailearekin eta [[Unai Osa]]rekin batera. Lasterketa bukatu eta egun batzuk geroago Orduko Errekorra hobetzen saiatu zen Anoetako belodromoan, baina ez zuen lortu.
====2002: Erretiroa====
Abrahamek denboraldian bertan erabaki zuen [[2002]].a bere azkeneko urtea izango zela profesional mailan. Erabakia hartu eta ondorengo egunean Errepideko Espainiako Txapelketan bigarren postua lortu zuen. Horrez gain ONCE taldea Frantziako Tourreko taldekako erlojupekoan gailentzera eraman zuen.
===Erretiroaren ondoren===
Gaur egun Abraham Olanok hainbat ekitaldi publikoetan hartzen du parte eta horrez gain Espainiako Vueltako ibilbidearen diseinatzaileetako bat da.
 
==Txapelketetan lortutako dominak==