Paradigma aldaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Paradigmaren aldaketa''' (batzuetan ere '''zientzia iraultza''' deitua) teoria zientifiko nagusien barruan oinarrizko ideiak aldatu direla adierazten duen esapidea da, lehendabiz...
 
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
6. lerroa:
 
Indarrean dagoen paradigmaren aurka akats nahikoak pilatzen direnean, diziplina krisian sartzen da, Kuhn-en aburuz. Krisialdian, ideia berriak, agian lehenago baztertuak suerta zitezkeenak ere, proposatzen dira konponbideak bilatzeko. Azkenik, paradigma berri bat osatzen da, sustatzaile berriak dituena, eta borroka intelektual bat gertatzen da paradigma zaharraren eta paradigma berriaren sustatzaileen artean. Esate baterako, [[XX. mendea]]ren hasieran, [[James Clerk Maxwell]]-en ikusmolde elektromagnetikotik eta [[Albert Einstein]]-en ikusmolde [[erlatibismo|erlatibistara]] igarobidea ez zen ez lasterra ez barea izan. Izan ere, talde bakoitzak datu [[enpirismo|enpirikoez]] eta argudio erretoriko zein [[filosofia|filosofikoez]] osaturiko "eroasoak" egiten zituen, azkenean erlatibistak irabazle atera zirela. [[Max Planck]]-en aipu bat erabiliz, Kuhn-ek azaldu zuen nola burutzen zen aldaketa: "egia zientifiko berri bat ez da gailentzen aurkariak konbentzituz eta argia ikustaraziz, baizik eta aurkariak hiltzen direlako eta belaunaldi berrian ezaguna suertatzen delako."
 
== Paradigmen aldaketen adibideak zientzia naturaletan ==
*[[Koperniko]]ren [[heliozentrismo]]a onestea, [[Ptolomeo]]ren [[kosmologia]] [[geozentrismo|geozentrikotik]].
*[[Biogenesi]]a onestea, hau da [[bizitza]] oro bizitzatik datorrela dioena (''omne vivum ex ovo''). [[XVIII. mendea]]n hasi eta [[Pasteur]]rekin amaitu zen, bizitza berez sortzen zela zioenaren aurrean.
*[[Erlatibitatearen teoria]] onestea, [[Albert Einstein]]-ek proposatua, [[James Clerk Maxwell]]-en [[elektromagnetismo]]a ordezteko, edo [[fisika]]ri dagokionez, [[Isaac Newton]]-ek proposatutakoa.
*[[Mekanika kuantikoa]] onestea, [[mekanika klasikoa]] eraberritu zuena.
*[[Plaken tektonika]] onestea, eskala handiko aldaketa [[geologia|geologikoak]] azaldu ahal izateko.
*[[Datatze absolutua]]k onestea.
*[[Lavoisier]]-en erreakzio kimikoak onestea, errekuntza azaltzen zuen [[flogistoiaren teoria]] ordezteko ([[Kimika Iraultza]]).
*[[Darwin]]en [[hautespen naturala]]ren teoria onestea, [[Lamarck]]-ena eta aurrekoagokoa zen [[kreazinismo]]a ere ordezteko.
*[[Mendelen legeak]] onestea, [[XX. mendea]]ren hasieran [[pangenesi]]a ordezteko.
 
[[Category:Zientziaren historia]]