Arrasateko gaztetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
 
[[2003]]ko [[ekainaren 7]]az geroztik eraikin berria du, [[Uarkape Pilotalekua]]ren ondoan.
 
 
Ospital zaharreko gaztetxea baino lehenago, herrian gazteen beste esperientzia autojestionatu batzuk egon ziren. Hauen artean, AGAk, Arrasateko Gazte Asanbladak, udaletxean behin eta berriro lokal baten beharra aldarrikatu ondoren, Gurea zinema zena okupatu zuen. 1987ko apirilaren 4an hartu zuten eraikin erraldoi hori, eta iraun zuen denboran herrian zeresan asko eman bazuen ere, gazteek gauza asko antolatu egin zituzten bertan. Bataz beste, kontzertuak, ikastaroak, antzerkiak eta hitzaldiak. Horretaz gain, Sorgiña irrati libre arrakastatsua zein esaterako P.G.B. sortu eta era berean, AGAko ikastaro batetatik gerora aski ezaguna egin zen Tunantes del Norte antzerki taldea jaio zen.
 
 
Tamalez, garaiko udaletxearekin tirabira handiak izan zituzten eta baita orduko giroak eragindako barne arazo batzuk ere. Horrek eta gerora kanpotik eragindako gertaera latz batzuk gaztetxe honen bukaera ahalbideratu zuten. 1989ko martxoaren 1ean AGAko ordezkariek gaztetxeko giltzak udaletxean utzi zituzten. Aurrez, gazteek udalari alboan zegoen ospital zaharra erabiltzeko eskaera egin zioten, baina ez zuten ezer lortu. Ondorioz, AGA poliki-poliki desagertuz joan eta gaztetxearen esperientzia bertan behera gelditu zen.
 
 
Bi urte beranduago, 1991ko aste santuan, inork gutxik gaztetxe esperientzietan pentsatzen zuenean, gazte batzuk San Frantzizkoko kalistroetatik ospital zaharrera –Gurea zinema zaharraren pare-parera– sartzeko ohitura hartu zuten, eta haietako batzuk bertara anplia eta gitarra zein ping-ponga eramatea erabaki zuten. Poliki-poliki hauek batzen joan eta ohargabe berau gazteen topaleku handi bat bilakatzen joan zen. Honela jaio zen 11 urtez herriko gazteek zutik eta bizirik mantendu duten herriko bigarren gaztetxea.
 
 
Lehenengo jai, afari zein kontzertuak ospatzen hasi ziren, eta urte hartan bertan gazteek eraikina egokitzeko hobekuntzak beraien kontu egin zituzten beroni beste itxura bat emanez. Era honetan, gazteen topagunea herrira zabalduz joan zen. Honen harira, gaztetxeko erabakiak asanbladaren bitartez hartzen zituzten eta gazteek honi izena emateko lehiaketa txiki bat egin zuten. Hortik jaio zen AGAKO (Arrasateko Gazteen Alternatiboen Kofradia Organizatua) deitura. Aste Santuan okupatu genuen Gaztetxea Hilabeteak eta urteak aurrera joan ahala, giroa eta antolakuntza hobetzen joan ziren eta gaztetxeko azpibatzordeen bitartez antolatutako ekintzak izugarri hazi ziren. Hauen artean, musika kontzertuak nagusi baziren ere, era askotako hitzaldi, ikastaro, antzezlan eta beste batzuk ere gauzatzen joan izan dira urte guzti hauetan zehar. Kontzertu eta jaien zalaparta zela eta, bizilagun batzuren kexak udaletxera heldu eta AGAKOko kideek beste bi alderdi hauekin zenbait bilera egin behar zituzten. Era berean, gaztetxeari kontzertuak galerazteko saiakera bat egin zutenean, horren aurkako sinadurak kalera atera zituzten eta ordutegia arintzeko ahalegina egin zuten. Azkenean, herritar askoren babesa lortu eta udalarekin zein bizilagunekin adostasun batetara heldu ziren.
 
 
Arazo horiek saihestuta, gazteek beraien ekimenekin aurrera jarraitu zuten, eta era berean, gaztetxean bigarren hobekuntza lan garrantzitsuak egin zituzten, honen itxura eta azpiegitura dezente hobetuz. Guztia, noski, aurreko lanetan bezala, gazteek batutako diruaren eta esfortzuaren bitartez. Handik denbora dezentera, berriz, AGAKOk eta udalak adostutakoaren arabera, azken honek gaztetxeko argi-indarra hobetu eta komunak jarri behar izan zituen. Ospital zaharra gaztetxe bilakatu zenetik gutxira Xabier Zubizarreta alkateak bilera batera deitu zituen asanbladako ordezkari batzuk, hauen asmoak ezagutu ahal izateko. Praktikan, gerora asanbladak eta udaletxeak izan duten harremana oso puntuala izan da; hau da, udaletxea ez da gaztetxearen funtzionamenduan gehiegi sartu eta AGAKOko partaideak beharrezko ikusi dutenean besterik ez dira hauekin harremanetan jarri. Salbuespenen artean, bizilagunen kexak ezagutzera eman eta akordio zein negoziazioak burutu behar izan zituztenean. Era berean, ikastaro zehatzen baterako zein mobiliario berria eskuratzeko dirulaguntzak eskatu izan dira kasu puntualetan. Bestalde, duela urte dezente AGAKOko partaideak udaleko gazteria batzordeko arduradunekin biltzen ziren, azken hauek gazteei behin eta berriz jakin arazi baizien gaztetxe hau halabeharrez kokagunez aldatu behar izango zutela eta agian berria egin nahi zuten frontoiaren azpian kokatuko zutela.