Txinga eramate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Tximist (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: {{Lanean}} '''Txinga eramatea''' edo '''txinga eroatea''' pertsona batek leku batetik bestera txinga bana eskuekin eramatean datzan herri kirola da. Ez dago denbora mugarik eta ...
 
Tximist (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Lanean}}
'''Txinga eramatea''' edo '''txinga eroatea''' pertsona batek plaza batean leku batetik bestera [[txinga]] bana eskuekin eramatean datzan herri kirola da. Normalean 28 metroko plaza batean jokatzen da. Distantzia horrek plaza edo iltze izena jasotzen du. Ez dago denbora mugarik eta txingak ez du lurra ukitu behar, bestela epaileak amaitutzat ematen baitu saioa. Txingak distantziarik luzeenean eramaten dituenak irabazten du.
 
== Arauak ==
Txinga eramateak honako araudia du: <ref>[http://www.afedegi.com/herrikirolak/pdf/datos/herrikirolak/20081119_184239_TXINGA%20EROATEA.PDF Txinga Eroatearen Araudia (AFEDEGI) Gipuzkoako kirolen webgunean.]</ref>
 
# Plazaren luzeera 28 metrokoa izan behar du.
# Txinga bakoitzak 50 kilogramo izan behar du, 0,5 kilogramoko perdoiarekin. Dena dela, salbuespen moduan, araututako neurrietatik kanpoko txingak onar daitezke.
# Txingak zilindrikoak izan behar dute, ondorengo neurriekin:
## Altuera: 30 zentimetro (5 zentimetroko perdoiarekin).
## Diametroa: 16,30 zentimetro (2 zentimetroko perdoiarekin).
## Heldulekuaren altuera: 5,50 zentimetro (zentimetro bateko perdoiarekin).
## Heldulekuaren lodiera: 22 milimetro (2 milimetroko perdoiarekin) eta azalera laukoa.
# Partaideak, bere txingak erabili nahiko balitu, hauek araututako neurriak bete beharko lituzkete. Horrez gain, proba ospatu aurretik, epaileen esku utzi beharko lituzke arauzkoak diren egiaztatzeko. Halaber, nahi izanez gero, txingak beste partaide batzuek erabili ahal izango lituzkete.
# Lehiaketan, txingek hurrengo pisuak izan behar dituzte kategoriaren arabera:
## Gazteak: 35 kilogramo. (0,5 kilogramoko perdoiarekin)
## Emakumezkoak: 25 kilogramo. (0,5 kilogramoko perdoiarekin)
### Itxura: Laukizuzenak edo zilindrikoak izan daitezke.
### Altuera: 35 zentimetro, 5 zentimetroko perdoiarekin.
### Diametroa: 9,5 zentimetro, 2 zentimetroko perdoiarekin.
### Heldulekuaren altuera: 6,5 zentimetro, zentimetro bateko perdoiarekin.
### Heldulekuaren lodiera: 22 milimetro, 2 milimetroko perdoiarekin eta azalera laukoa.
## Seniorrak: 50 kilogramo. (0,5 kilogramoko perdoiarekin)
# Kirolarien ordena zozketa bidez ezarriko da.
# Aurreko kirolariak bukatu eta hurrengoa hasi bitarteko tarteak ez du hiru minutuz gorakoa izan behar.
# "Prest" hitza esatean, partaidea lanean hasteko prestaturik egon beharko du, txingak eskuetan dituela eta txilibitua jotzean, probari hasiera emango zaio.
# Iltzea edo plaza bat bukatzean, oin batekin gutxienez, azken zintako marra zapaldu behar da.
# Partaideek nahi duteen erritmoan arituko dira. Gelditzeko aukera ere badute baina txingak eskuetatik zintzilik dituztela.
# Txingetako bat edo biak gorputzeko atal baten kontra ezartzea debekaturik dago. Gainera, hori egiten duena kanporatua izango da.
# Saioak lurra ukitzen duen lehendabiziko txingak utzitako markara arte iraungo du. Marka horren aurreratuen dagoen aldea hartuko da kontuan.
# Partaideak txingak aurrerantz botatzen edo bueltaka utziz gero, lana baliogabetua izango da eta kanporatua izango da.
# Saioa bukatu ondoren, antolatzaileen ardura izango da txingak irteera puntura eramatea.
# Lehiaketetan, antolatzaileek partaideei utzitako edo beraiek ekarritako txingak erabiliko dituzte. Txingetako bat hausten bada edota partaideak txingarik ez badu, antolatzaileek partaideari txinga-pare bat utziko diote.
# Partaideek, eskuak garbi eduki behar dituzte, inongo produkturik erabili gabe. Iruzur eginez gero, partehartzailea kanporatua izango da.
 
== Erreferentziak ==
<references />
 
== Ikus, gainera ==