Go Mi-Sun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
13. lerroa:
'''Go Mi-Sun''' ([[Seul]], [[Hego Korea]], [[1966]]a - [[Nanga Parbat]], [[Pakistan]], [[2009]]ko [[uztailaren 11]]a) emakumezko alpinista hegokorearra zen. Guztira 11 [[zortzimilako]] igo zituen eta 14 [[zortzimilako]]ak igotzea lortzen duen lehen emakumea izateko lehian sartua zegoen, besteak beste [[Edurne Pasaban]] euskaldunarekin, [[Gerlinde Kaltenbrunner]] austriarrarekin eta [[Oh Eun-Sun]] hegokorearrarekin.
 
[[2006]]an igo zuen bere lehenengo [[zortzimilako]]a: [[Cho Oyu]] (8.201 m.). Handik aurrera oso epe laburrean beste hainbat zortzimilako igo zituen. Go Mi-Sunek zortzimilakoak igotzeko zuen modua oso eztabaidatua zen mendebaldeko alpinista adituen artean. Lehendabizi, [[oxigeno]] botilen erabileraz gehiegi baliatzen zen. Bigarrenik, bere espedizioko kideek igoeran zehar mendia kordaz josten zutenez horietako batzuk ez zuten pioletik eramaten edota beste espedizioek erabilitako kordaz baliatzen zen, igoera erabat erraztuz. Azkenik, hainbat alpinistek ere salatu dute Go Mi-Sunek kanpamentu baseenbase artean mugitzeko [[helikoptero]]a erabiltzen zuela.
 
[[2009]]ko [[uztailaren 11]]an [[Nanga Parbat]]en gailurretik jaisten ari zenean hamildu eta bertan hil zen.