Inperio Karolingioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
17. lerroa:
Beraz, Aita Santuak Charles Marteli laguntza eskatu zion, lonbardarrei aurre egiteko. Frankoen babespean jarri zuen bere burua, eta Italia konkistatzeko eskatu zien. Charles Martelek "Oso Kristaua" titulua jaso zuen berarentzat eta ondorengoentzat, eta Elizaren eta fedearen babeslea bilakatu zen Aita Santuen irudikoz.
 
Haren semeak, [[Pipin Laburra]]k, [[750]]ean Zakarias aita santuari baimena eskatu zion azken errege merovingiarra tronutik kendu ahal izateko. [[Txilderiko III.a]] honela kanporatutakoan, Pipinek Frankoen errege izendatu zuen bere burua [[Soissons]]en, baroien eta apezpikuen aurrean. [[752]]an, Aita Santuak, berriro, laguntza eskatu zien frankoei lonbardarren mehatxutik Erroma defenda zezaten. Berdin gertatu zitzaion Karlos Handiari, Pipinen semeari hain zuzen. Italiako kontuetan sartu zuen eskua [[774]]an, eta Didier errege lonbardarra mendean hartu ondoren, Lonbardarren erregea bihurtu zen. Honela, Italiako zati bat azpiratu zuen.
 
[[Mendebaldeko Europa]]n inperioa berriro altxa zedin Elizaren papera funtsezkoa zen. Pipinek eta Karlos Handiak lonbardarren aurkako gerrak Elizak eskatuta egin zituzten, baina frankoen eta Elizaren artek harreman onak lehenagokoak izan ziren. Izan ere, Klovis I.a [[Erroma]]ren nagusitasuna eta ortodoxia onartu zuen lehen errege [[antzinako germaniarrak|germaniarra]] izan zen.
 
Orobat, Karlos Handiak [[saxoi]] paganoen kontra ere egin zuen borroka [[fede]]a hedatzearren. Mundu kristauaren babeslea izanik, hura antolatzeari ere ekin zion Karlos Handiak: apezpikuak izendatzen zituen, ''[[Filioque auzia]]n'' horren alde agertu zen, [[Aachen]] hiriburuan eskola bat sortu zuen hainbat kontutan gutxieneko hezkuntza zabaltzeko... Hori guztia zela-eta, [[800]]eko [[abenduaren 25]]ean, Aita Santuak enperadore izendatu zuen Karlos.
 
==Inperioa==
[[Fitxategi:Traité de Verdun 843.png|thumb|right|350px|Verdungo Hitzarmenaren banaketa.]]
Menpeko lurraldeak gobernatzeko egitura ona izan arren, karolingiarren inperioak ahuldade bat bazeukan: gerlarik egon ezean, [[Estatu]]ak ezin zuen adina aberastasun eskuratu [[basailu]]ei beharrezko ordainketak egiteko. Karlos Handiaren erregealdian, hortaz, borrokak etengabeak izan ziren, baita nobleen zein apezpikuen gaineko ikuskapena ere.
 
Baina Ludovico Pio semeak lurren jabetza eman behar izan zuen, ez errentan lehen egiten zen bezala, basailuaren heriotzaren ondoren erregeak utzitako lur horiek berreskura zitzan.<ref>Michel Balard, Jean-Philippe Genet et Michel Rouche, Le Moyen Âge en Occident, p. 66</ref> Honela, nobleek seme-alabei uzten zizkieten erregeengandik lortutako [[feudalismo|feudoak]], erregeen oniritzia beharrik gabe, eta inperioaren zatiketa aregotuz. Ludovico Pioren semeek elkarren aurka borroka egin zutenean, basailuen gaineko nagusitasunari eutsi ahal izateko, gero eta independentzia handiagoa eman behar izan zieten.
 
Inperioaren zatiketa ofiziala [[Verdungo Hitzarmena]]rekin etorri zen. Bake itun horretan, Karlos Handiaren hiru bilobak frankoen inperioa haien artean banatu zuten: [[Karlos Burusoila]]k mendebaldea hartu zuen, [[Lois Germaniarra]]k ekialdea, eta [[Lotar I.a]]k erdialdea (hiriburua eta frankoen jatorrizko lurrak barne), [[Italia]] eta enperadore titulua. Baina titulu horrek lehen zeukan boterea galdu zuen berehala. Aitzitik, erresuma ahulena suertatu zen Lothar enperadorearena, eta, honek gatazka gehiago eragin zituen, beraz.
 
Erresuma horien ahuldadeak areagotu ziren tokian tokiko noblezia indartu ahala. Izan ere, basailuen fideltasuna mantentzen lortzea gero eta zailago bilakatu zen, lur berriak konkistatu ezinik. Gauzak honela, enperadorearen titulua desagertu egin zen [[924]]an. Edonola ere, 38 urte igaro ondoren, frankoen ekialdeko lurraldeetan enperadore titulua berreskuratu zuen [[Oton I.a]]k [[962]]an, [[1806]]ra arte iraungo zuen [[Erromatar Germaniar Inperio Saindua]] sortzeko.
 
== Erreferentziak ==