Hiru txerritxoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
8. lerroa:
Hiru txerritxok gurasoen etxea utzi eta munduan ibiltzeari ekiten diote. Lehenengo txerritxoak lastozko etxe bat egiten du. Bigarrenak zurezko etxe bat altxatzen du eta hirugarrenak harrizko etxe bat eraikitzen du. Gau batean, otso tzar gaiztoak lehenengo txerritxoaren etxera inguratu eta sartzen uzteko esaten dio, bestela etxea haize handia eginez birrinduko duela-eta. Txerritxoak ezetza eman eta otsoak haize eginez etxea birrindu eta txerritxoa irensten du. Bigarren txerritxoaren etxera inguratzen da jarraian eta berdin berdina gertatzen da. Txerritxoaren ezetza hartuta, haize handia egin, etxea birrindu eta bigarren txerritxoa ere irensten du otso tzar gaiztoak. Azkenik, hirugarren txerritxoaren etxera ere inguratzen da otso tzar gaiztoa. Hirugarren txerritxoak sartzen uzten ez diola ikusita, haize handia egin eta egin aritzen da baina hala ere ezin du etxea birrindu.
 
Orduan, otso tzar gaiztoak arbietara joateko proposatzen dio, txerritxoak onatu egiten du baina ordua baino lehenago heltzen da eta arbiak hartuta abaiztenabiatzen da etxera otso tzar gaiztoa iristerako.
 
Otso tzar gaiztoak biharamonean sagarretara joateko proposatzen dio orduan, baina bezperan bezala, txerritxoak aurrea hartu, sagarrondora igo eta sagarrak hartuta jeisten denean, otso tzar gaiztoarekin topo egiten du. Txerritxoak sagar bat urrutira jaurtitzen du eta otsoa atzetik abiatzen da, txerritxoari etxera ihes egiteko beta emanez.