Poro nuklear: berrikuspenen arteko aldeak

Eukariotoen nukleoaren mintzeko egitura konplexua, nukleoaren kanpoaldea eta barrualdea lotzen dituena (nukleoaren kanpoko mintzak barrukoarekin bat egiten du).
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Milu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|300px|[[Zelula nukleo baten irudia.]] '''Poro nuklearrak''' gaineztadura nuklearra zeharkatzen duten proteinazko konplexu ...
(Ez dago alderik)

14:22, 8 uztaila 2009ko berrikusketa

Poro nuklearrak gaineztadura nuklearra zeharkatzen duten proteinazko konplexu handiak dira, gaineztadura hau eukariotoen zelula nukleoa inguratzen duen geruza bikoitza izanik. 2000 poro konplexu inguru daude ornodun baten zelularen gaineztaduran, baina kopuru hau aldakorra da zelularen transkripzio mailaren arabera. Poro konplexuak eratzen dituzten proteinak nukleoporinak bezala ezagutzen dira.

Zelula nukleo baten irudia.

Poro nuklearrek uretan disolbagarriak diren molekulen garraioa ahalbideratzen dute gaineztadura nuklearrean zehar. Garraioa honetan RNA eta erribosomak nukleotik zitoplasmara mugitzen dira eta zenbait proteina, karbohidrato, seinale molekula eta lipido zitoplasmatik nukleora. Molekula txikiek poroak difusio sinplez zeharkatzen badituzte ere, handiak ezagutu eta hadatu egiten dira nukleora edo zitoplasmara nukleoporinen laguntzaren bidez.