Madrilgo metroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
TXiKi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
TXiKi (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
== Ezaugarriak ==
 
Metro-sarea 226.729 km luze da eta 13 lineek osatzen dute (12 linea + adar bat). Horietatik bederatzi Madrilgo udalerrian bertan daude bere osotasunean, hiru partzialki ibiltzen dira udalerritik kanpo, eta beste linea bat bere osotasunean dabil Madrilgo hiritik kanpo. 238 geltoki ditu metroak eta horien artean, 151 sinpleak dira, 26 geltoki-bikoitz, 10 hirukoitz eta geltoki laukoitz bat (''Avenida de América''). Horrez gain, hiru [[tranbia]] linea gehiago ditu, ''Metro Ligero'' (metro arina) izenekoak, eta baita [[Renfe Aldirikoak]] zerbitzuarekin lotunea duten 19 geraleku ere.
 
2000ko ekainean, "Metro Sur" deituriko linea jarri zen abian. Linea honen helburua Madril hiria eta [[Madrilgo Erkidegoa|erkidegoko]] hegoaldeko hiriak lotzea da. Ibilbide zirkularra du, [[Móstoles]], [[Leganés]], [[Fuenlabrada]] eta [[Getafe]] udalerriak haien artean zein hiriburuarekin lotuz. Milioi bateko biztanleriari eskaintzen dio zerbitzu eraginkor, arin eta ekologikoa "Metro Sur"-ek.