Aquarius (konstelazioa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
qu
(Ez dago alderik)

00:23, 6 uztaila 2009ko berrikusketa

Aquarius (ura eramaten duena, , Unicode ♒), zodiakoko 11. zeinua da, Kaprikornio eta Piszis artean kokatua. Claudio Ptolomeok deskribatu zuen eta gaur egun onartzen diren 88 konstelazioetako bat da. Bere sinbologiak uraren mugimendua irudikatzen du.

Aquarius 
Datuak
LaburduraAqr
GenitiboaAquarii
SinbologiaUra daramana
Eremua980 gradu karratu (10. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
2
Izarrik distiratsuenaβ Aquarii (Sadalsuud) (itxurazko magnitudea 2,9)
Meteoro euria
Konstelazio mugakideakPisces (konstelazioa), Pegasus, Equuleus (konstelazioa), Delphinus (konstelazioa), Aquila (konstelazioa), Capricornus, Piscis Austrinus, Sculptor eta Cetus (konstelazioa)
Behaketa
Igoera zuzena23 h
Deklinazioa-15°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Urria
+65° eta −90° latitude bitartean ikusgai.

Zodiako guztian Akuario da konstelaziorik zaharrena. Sumeriarrek izen hori eman zioten konstelazioari, An jainkoaren omenez, Lurraren gainean ura bota zuena. Bere inguruan dauden konstelazioak Cetus, Piszis eta Eridanus daudenez zeruko eskualdeari itsasoa deitu ohi zaio. Batzuetan Eridanus Aquariusetik ateratzen den ibaiatzat irudikatzen dute.

Konstelazio guztien artean 10. handiena da, zeruaren %2,375a betetzen du. 56 izar ikusgarri ditu, nahiz eta gehienak ez diren oso distiratsuak.

Izar nagusiak