Michael An Gof: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|Michael An Gof eta Thomas Flamanken exekuzioaren oroitzapenezko plaka. '''Michael Joseph''' edo '''Mighal Josep''' ('''Michael An Gof''...
(Ez dago alderik)

19:46, 26 ekaina 2009ko berrikusketa

Michael Joseph edo Mighal Josep (Michael An Gof bezala ere ezagutua, non An Gof hitzak "errementaria" esan nahi duen kornubieraz), Thomas Flamankekin batera, 1497ko Kornuallesko matxinadaren buruetako bat izan zen.

Michael An Gof eta Thomas Flamanken exekuzioaren oroitzapenezko plaka.

Enrike VII. erregeak Eskoziako inbasioan gastatzeko zergak igo ondoren, matxinatuek Londreserako bidea hartu zuten protesta egiteko. Kornuallestarrek uste zuten inbasioa Ingalaterrako iparraldekoen kontua izan beharko zuela. Gainera uste zuten zerga erregearen kontseilari ustelen ideia izan zela eta horrexegatik Londresera abiatu ziren protesta egitera.

Blackheathera iristean, Londresetik gertu, An Gof eta beste matxinatuak erregearen armadaren aurka borrokatzera behartuak izan ziren Deptford Zubiko Batailan. Bataila 1497ko ekainaren 17an izan zen Ravensbourne ibaiaren ondoan. Armadak matxinatuak aise hartu zituen mendean. An Gofek bataila ondoren Greenwichera ihes egitea lortu zuen baina preso hartu eta Londresko Dorrera bidali zuten.

1497ko ekainaren 24an Thomas Flamankekin batera urkatu zuten Tyburnen matxinadan parte hartzeagatik. Ingelesek euren buruak pika baten gainean erakutsi zituzten Londresko Zubian.

1997an Keskerdh Kernow 500 oroitzapenezko ibilaldia antolatu zuten matxinadaren 500 urteurrena ospatzeko. Horrez gain, St. Kevernen Flamank eta bien omenezko estatua inauguratu zuten eta Blackheathen oroitzapenezko plaka bat jarri zuten.

Ikus, gainera