Eduardo Puelles: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa:
== Bizitza ==
[[Barakaldo]]n jaioa, [[Arrigorriaga]]ko [[Ollargan]] auzoan bizi izan zen betidanik. [[1982]]an sartu zen polizian, [[1993]]an inspektore bihurtu zen eta [[2002]]an informazioko inspektore buru. [[Terrorismo]]ari, [[kale borroka]] eta [[ETA]]ri buruzko ikerketak burutu zituen. [[Bilbo]]ko [[Indautxu]] auzoan dagoen San Mames Zumarkaleko komisarian egiten zuen lan.
 
Puellesek zuzendu zuen azken polizia operazioa [[Bizkai]]ko [[Lea-Artibai]] eskualdean burutu zen<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/Meticuloso/tenaz/euskaldun/elpepunac/20090621elpepinac_6/Tes Meticuloso, tenaz y 'euskaldun'] ''Elpais.com'', 2009ko ekainaren 21a</ref>, bertako hainbat gazte atxilotu zituztenean [[Segi]]ko kideak izatearen akusaziopean. Gazteak bost egunez inkomunikatuta izan zituzten eta [[tortura|tratu txarrak]] salatu zituzten<ref>[http://www.gara.net/paperezkoa/20080127/59815/es/Encarcelan-ser-Segi-seis-ocho-jovenes-Lea-Artibai Encarcelan por ser de Segi a seis de los ocho jóvenes de Lea-Artibai] ''Gara'', 2008ko urtarrilaren 27a</ref>.
 
[[2009]]ko [[ekainaren 21]]an, goizeko bederatziak inguruan lanera zihoala, [[ETA]]k jarritako lapa-bonba batek, lehertu eta bertan hil zen.