San Pedro eliza (Zumaia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
25. lerroa:
Babes-ateak dauzkan XVI. mendearen hasierako triptikoa da. Erdiko kalean bi gorputz ditu eta hiru albokoetan; erretaularen ateetan, aurretik nahiz atzetik, pinturak ikus daitezke bi zerrendatan.
 
Erretaulak ezaugarri [[hispania]]r-[[flandriflandria]]rrak eta pizkundetarrak uztartzen ditu, bere mazoneriaren elementu gotikoetan garbi asko nabaritzen den moduan: adibidez, kutxak kokatzen dituzten pilareak eta buruan dituzten filigranazko [[errezel]]txoak; eta kutsu pizkundetarrekoak, berriz, erdiko kalearen albo banatan dauden zutabeak, "candelieri" erara dekoratuak.
 
Programa ikonografikoa Pasioarena da funtsean, santu titularraren irudiarekin erdiko kalearen barreneko gorputzean eta aurrealdeko oholean; alboko kaleetan beste debozio batzuen zenbait errepresentazio, hala nola, San Kristobal eta Santiagoren bizitzako eszena bat; eta jaiotza eta adorazioari buruzko gaiak, hauek ere atean. Programa honek estilo aldetik gotiko kutsua ez ezik, Pizkundearen eragin garbia ere badauka, gehienetan joera espresionistarekin, beren kalitate aparterengatik ateen barruko aldetiko oholak nabarmentzen direlarik.