Hauteskunde sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: cs:Volební systém
No edit summary
1. lerroa:
'''Hauteskunde sistema''' [[hauteskunde]]etantetan lortutako emaitzak erakunde politikoetan islatzeko mekanismoa da. Beste modu batean esanda, boto kopurua eserleku kopuru bihurtzeko formula matematikoa da.
 
Zentzu zabalean, hauteskunde sistema bi daude: gehiengozko sistemak eta sistema proportzionalak. Sistema konkretu bat multzo batean sartzeko bere osagaiak izan behar dira kontuan.
11. lerroa:
Hauteskunde barrutia da osagairik erabakigarriena. Eserleku kopuru jakin bat aukeratzen duen hautesle multzoa da. Gehienetan lurralde administrazioko unitate bati lotua egon ohi da (adibidez, probintzia, eskualde, konderri, etab.) baina batzuetan bestelako argudioak erabiltzen dira barrutiak osatzeko (enpresa, alderdi edo taldeetan egiten diren hauteskundeetan, adibidez, kargua, adina, lantaldea edo bestelakoak har daitezke kontutan).
 
ZenbaitZenkait kasutan hauteskunde barruti bakarra dago. Horren arabera boto guztiak batera kontatzen dira eta eserleku guztiak banatzeko boto guztiek balio dute. Sistema hau [[Israel]]eko hauteskunde orokorretan erabiltzen da besteak beste. Kasu gehienetan, ordea, [[parlamentu]]a aukeratu behar duen lurraldea unitate txikiagotan zatitzen da eta horietako bakoitzari eserleku kopuru jakin bat ezartzen zaio.
 
Hauteskunde barrutien tamainari dagokionez, eserleku bakarrekoak edo eserleku ugarikoak izan daitezke. Lehenengoetan barruti bakoitzean eserleku bakarra aukeratzen da eta boto gehien lortzen dituenak irabazten du. Bigarrenean, aldiz, barruti bakoitzak bi eserleku edo gehiago izaten ditu eta aukeraketa nolabaiteko sistema proportzional baten bidez egin ohi da.