Karlowitzeko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Karlowitzeko Bake Ituna''' edo Karlovcikoa, 1699ko urtarrilak 26an sinatu zuen Sremski Karlovci herrian (serbiera zirilikoz Сремски Карловци, [[kroazie…
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Karlowitzeko Bake Ituna''' edo '''Karlovcikoa,''' [[1699]]ko [[urtarrilak 26]]an sinatu zuen [[Sremski Karlovci]] herrian ([[serbiera]] zirilikoz ''Сремски Карловци'', [[kroaziera]]z ''Srijemski Karlovci'', [[aleman]]ez ''Karlowitz'', [[turkiera]]z ''Karlofça'' eta [[hungariera]]z ''Karlóca''), gaur egungo [[Serbia]]n oraindik existitzen den herria. Bake itun honekin, [[1683]]tik [[1697]] arte iraun zuen [[Turkiar Gerra Handia]]ri amaiera eman zitzaion, otomandarrek, [[Sentako gudua]]n jasandako porrot erabakigarriaren ondoren.
 
Bi hilabetez [[Otomandar Inperioa]] eta [[1684]]ko Liga Santua (beste herrialde batzuen artean, [[Habsburgohabsburgo]]tarren Inperioa, [[Bi Nazioen Errepublika]], [[Veneziako Errepublika]] eta [[Petri I.a Errusiakoa]] bezalako europar potentziek eratutako koalizioa) elkarrekin hitzegiten eman ondoren, [[1699]]ko urtarrilak 26an, itun bat sinatu zuten, honen bidez, otomandarrek, [[Hungaria]] eta [[Transilvania]] eman behar zituztelarik eta [[Eslavonia]] [[Austria]]ra pasatzen zelarik, [[Podolia]] [[Polonia]]ren jabetzara itzultzen zen aldi berean. Gainera, [[Dalmazia]]ren lurralderik gehiena, Veneziako Errepublikara pasatzen zen, [[Peloponeso]]rekin batera, azken lurralde hau, otomandarrek, [[1718]]ko [[Passarowitzeko Ituna]]ren bidez berreskuratu zutena.
 
Karlowitzeko Itunak, Otomandar Inperioaren gainbeheraren hasiera adierazi zuen, Habsburgo etxea [[Europa Erdialdea]]ren dominatzaile nagusi bihurtu zuen aldi berean.