Lucio Battisti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
50. lerroa:
 
''La canzone del sole'' abestia [[1971]]. urtearen amaieran plazaratu zen; kanta honek Italiako musikaren historian aztarna ezabaezina utzi zuen eta aldi berean Mogol-Battisti bikotearen irudiaren ikono bilakatu zen.
 
===1972-1973: Ospearen eta disko salmentaren une gorena===
 
“Il mio canto libero” diskoa [[1972]]an plazaratu zen eta [[1973]]ko urtarrilean lortu zuen zerrendetako lehen postuetara heltzea eta baita hamaika astez irautea ere; Luciok kantagintzan lortu zuen arrakastarik ezagunena da. Disko horretan ''Io vorrei… non vorrei…ma se vuoi'' kanta ospetsua ageri zen, geroago [[David Bowie]]k "Music is lethal" izenburuaz ingeleseratu eta [[Mick Ronson]], haren gitarra-jotzaileak grabatu zuena.
 
Urte bereko azaroan “Il nostro caro angelo” izeneko album berria kaleratu zuen abeslariak: Il mio canto libero izenekoarekin antzekotasun eta simetria handia zuen, hori zela eta batzuek haren jarraipen edo osagarritzat interpretatzen zuten. Egiatan, Mogolek berak esandakoaren arabera, Il nostro caro angelo albumari izen hori ematen dion abestiak Eliza Katolikoarekin zeuden liskarrekin zentzu kritikoa zuen.
 
===1976-1977: Publikoari/ Entzuleei agurra===
 
Lucio Battisti, la batteria, il contrabbasso, eccetera izeneko albuma 1976an plazaratu zen eta harrera beroa izan zuen Ancora tu izeneko abesti nagusiarekin.
Diskoak arrakasta izugarria izan zuenez atzerrian ere kaleratu zen: abestia Battistik berak kantatu zuen ingelesez Baby it’s you izenburuarekin baina arrakastarik handiena gaztelaniazko bertsioarekin lortu zuen, De nuevo tu lanarekin hain zuzen. Berri harrigarri birekin bukatu zen 1976ko urtea; Battisti ezkondu egin zen eta albiste horrekin batera bizitza publikotik erretiratuko zela ezagutzera eman zuen.
 
===1978- 1980: Azken arrakastak eta Battisti-Mogol bikotearen gainbehera===
 
Mogol-Battisti bikotearen gainbehera 80ko hamarkadaren hasieran kaskartu eta haien arteko lotura hausten hasi zen. Luciok Mogolekin batera egindako azken lana 1980ko otsailean argitaratu zen, Una giornata uggiosa izenekoa.
 
===1980: Mogolen elkarlanaren haustura===
 
Hausturaren zergatien inguruan gauza asko esan ziren arren, beharbada Lucio eta Mogolen arteko ezberdintasun artistikoa izan zen arrazoirik pisuzkoena banatzeko. Mogol mundu poetikoari eta zehaztutako parametro sendoei ainguratua zegoen, Battisti ordea berrikuntzak egiteko, esperimentatzeko eta bere burua hobetzeko gogo bizia zuen.
Battistik kantagintzan bere bidea jarraitu eta Velezia eta Pasquale Panellarekin aritu zen elkarlanean, lankidetza berri horiekin Luciok helburu eta bizipen musikal berriak ezagutzeko grina ase zuen.
 
 
===1981-1985: E già albuma eta Panella ezagutzea===
 
E già albuma 1982ko irailean plazaratu zen eta Lucio beraren emazteak, Grazia Letizia Veronesek, Velezia izengoitiarekin idatzi zituen abestien hitzak. E già albuma balio musikalagatik baino Battistik helarazi nahi zuen mezuagatik izan zen gogoratua: goitik beherako aldaketa eman zela eta ezer ez zela lehen bezala izango.
Lucio Adriano Pappalardorekin aritu zen elkarlanean 1983an Oh! Era ora albuma burutzen eta diskoa bidean zegoen momentu horretantxe bertan ezagutu zuen Pasquale Panella.
 
 
===1986-1994: Panellarekin elkarlanean===
 
Lau urtez ezer plazaratu barik egon ondoren, 1986an Pasquale Panellaren -kantagintzan esperientzia zuen olerkaria- elkarlana ziurtatu eta disko merkatura itzuli zen Don Giovanni albumarekin; une horretatik aurrera Luciok bi urtero/ bi urtetik behin plazaratu zituen diskoak.
 
 
===1994-1998: Azken urteak===
 
Azken lana plazaratu zenetik 1998 urte tragikora arte Lucioren eta Mogolen arteko hurbiltze musikalaren inguruan zenbait zurrumurru zabaldu ziren baina inoiz ez ziren egiaztapen sendotzat jo.
 
Bizitza publikotik aldendu zuen gaixotasun bat pairatu ondoren hil zen Lucio Battisti 55 urte zituela, Milango San Paolo ospitalean 1998ko irailaren 9an.
 
 
===Battistiren berrikuntzak===
 
 
Lucio Battisti Italiko musika garaikidean aztarna esanguratsua utzi duen abeslaria izan da.
Battistiren kantatzeko modua berezia zen jakinduriaz moldatu baitzituen Italiako usadio tradizionalak eta itsasoaz bestaldeko doinu berritzaileak bai Rhythm & Bluesa bai Disco musika bere ahots urratuarekin.
 
==Diskografia==