Esku-huskako pilota: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
80.24.238.147(r)en 1080718 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Pelota.PNG|right|thumb|200px|Pilota partida]]
'''Esku pilota''' [[pilota]] joko mota bat da, [[Euskal Herria]]n jokatzeaz gain, [[Errioxa]]n, [[Aragoi]]n eta [[Gaztela eta Leon]]en ere jokatzen dena. [[Euskal pilota]]ren modalitateetako bat da, eskuz jokatzearen berezitasuna duena. Bi bikote edo jokalariren partehartzearekin jokatzen da, hauek txandaka pilota bat horma baten kontra (frontisa) kolpekatzen dute aurkariak huts egin eta puntua lortu arte.
 
Bi hormako [[pilotaleku]]etan jokatzen da, luzera ezberdinak izan litzaketenak.
 
== Esku pilotaren funtsezko arauak ==
[[Fitxategi:Valenciana-i-basca.jpg|right|thumb|Ezkerrean, Valentziar ''pilota de tec''. Eskuinean, Euskal esku pilota.]]
Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Edonola ere, pilotalekuan "[[gorri]]ak" eta "[[urdin]]ak" izango dira. Normalean gorria izango da maila gehien duen pilotaria edo berau dagoen taldea. Binaka jokatuz gero, jokalari bi daude aurrean eta beste biak atzean. Nork atera behar duen jakiteko zozketa egiten da, gehienetan txanpon batekin. Irabazleak edo taldeko aurrelariak ateratzen du. Normalena 6an korrika hastea da, 4an pilota lurrera bota eta bertatik ateratzeko, ez "falta" ez "pasa" egiteko indar aproposarekin. Behin aterata, beste taldeak jarraitu behar du pilota jotzen.
 
Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilota frontiseraino botatzen txapatik gora. Pilotak bote bakarra egin dezake, bestela puntoa da. Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (ateratzeko baino ez), kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotak ezin du pilotalekutik kanpo lurra jo. Partidak 22 puntutara izaten dira, denbora mugarik gabe.
 
== Pilotari ospetsuak ==
 
* [[Fernando Arretxe|Arretxe]]
* [[Ignacio Artamendi|Artamendi]]
* [[Mariano Juaristi Mendizábal|Atano III]]
* [[Abel San Martín|Barberito I]]
* [[Abel Barriola|Barriola]]
* [[Ruben Beloki Iribarren|Beloki]]
* [[Miguel Capellán del Val|Capellán]]
* [[Ladis Galarza]]
* [[Panpi Ladutxe]]
* [[Juan Martínez de Irujo|Martínez de Irujo]]
* [[Jose Maria Palacios|Ogeta]]
* [[Aimar Olaizola Apezetxea|Olaizola II]]
* [[Juan Ignacio Retegi|Retegi I]]
* [[Julián Retegi|Retegi II]]
* [[Augusto Ibáñez Sacristán|Titín III]]
* [[Josean Tolosa|Tolosa]]
* [[Mikel Unanue Calvo|Unanue]]
* [[Yves Salaberri|Xala]]
 
== Dokumentalak ==
* ''[[Around the World with Orson Welles]]'' (1955), [[Orson Welles]]-ena.
* [[Pelotari (filma)|Pelotari]] (1964), [[Nestor Basterretxea]] eta [[Fernando Larruquert]]ena, Akarregi, Atano III, Atano X, Kortabitarte, Gallastegi eta Ogetarekin.
* [[Pelota]] (1984), [[Ole John]] eta [[Jørgen Leth]]-ena, [[Atano III]], Atano X, J.M. Berasaluce, Joseph Laduche, Jean-Pierre Laruche, Retegi, Cripriano Ruiz eta Tolosarekin.
* [[Euskal pilota, larrua harriaren kontra]] (2003), [[Julio Médem]]-ena. Honetan aurrekoetako irudiak berrerabltzen dira eta, halaber, beste kirolen irudiak. Dokumental honetan, euskal pilota [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] egoera politikoaren metafora da, ez baita xuxen-xuxen euskal pilotari buruzkoa.
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Pilota]]
 
[[Kategoria:Esku pilota|*]]
[[Kategoria:Herri kirolak]]
 
[[ca:Pilota basca]]
[[de:Pelota]]
[[en:Basque Pelota]]
[[es:Pelota vasca]]
[[fr:Pelote basque]]
[[fy:Pelota]]
[[it:Pelota a mano]]
[[ru:Пелота]]
[[sv:Pelota]]