Guruin submaxilar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Guruin azpimaxilarra''', forma ez erregularra eta intxaur baten antzeko tamaina duen ttu guruin bat da. Ahoaren zoruaren atzealdean aurkitzen da. Guruin honek, [[Whar…
(Ez dago alderik)

15:13, 12 ekaina 2009ko berrikusketa

Guruin azpimaxilarra, forma ez erregularra eta intxaur baten antzeko tamaina duen ttu guruin bat da. Ahoaren zoruaren atzealdean aurkitzen da. Guruin honek, Whartonen hodia deritzonetik, mukoserosa izeneko jariakin muzinotsu urtsu bat jariatzen du.

Eraketa

Haurdunaldiaren seigarren astearen amaieran agertzen da, eta estomodeoaren zoruan kimu endodermikoetatik abiatuta eratzen da. Azinoak, 12garren astean eratzen hasten dira, eta jariatze lana, 16. astean hasten da. Haurra jaio ondoren ere, hazten jarraitzen du, azino mukitsuen eraketarekin.

Kokapena

Hioide gaineko tokiaren alboan aurkitzen da. Gelaxka osteozuntsu baten barnean aurkitzen da. Jatorrian, barnetik, hioglosoarekin lotua dago, eta kanpotik milohioideoarekin.

Guruin misto bat da, parotida guruina bezala azino serotsuz osatua dago, eta ehun konjuntiboz banatutako azino mukitsuz. Bere jariakina, jariatze hodi batzuetatik irteten da. Aurpegiko arteriatik eta kokospekotik datozen arteriek bustitzen dute, non zainak ere amaitzen diren.

Azaleko zati handi batez eta zati sakon txikiago batez osatua dago. Konpartimendu azpimaxilarrak babestu edo estalia dago.

Hodi azpimaxilarrak, gutxi gora-behera, 5 zentimetroko luzera du, eta bere horma, parotidaren hodiarena baino meheagoa da. Guruinaren zati sakonaren erdialde inguruan sortzen da, mihipeko guruina eta geniogloso giharraren artean sartzen da, eta ahoaren zoruan amaitzen da, mihi hariaren alboan aurkitzen den mihipeko papilaren ertzean aurkitzen den zulo estu batetatik.