«Europako Alderdi Berdea»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
{{Alderdi politiko infotaula
| izena = Europako Alderdi Berdea
| ikurra =
| kolore = green
| presidentea =
| buruzagia =
| bozeramailea =
| desegitea =
| sorrera = [[2004]]
| egoitza = [[Brusela]]
| ideologia = [[ekologista]], [[ezkertiar]]ra
| nazioartea =
| webgunea = www.europeangreens.org
}}
'''Europako Alderdi Berdea''' Europako hainbat [[alderdi berde]]ren federazioa da. [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] legediaren baitan antolatzen den arren, EBtik kanpoko zenbait herrialdeetako alderdiak ere hartzen ditu bere baitan.
 
[[Image:European Greens logo.svg|240px|right|thumb|Europako Alderdi Berdearen ikurra]]
Alderdi Berdearen oinarrizko printzipioak hauek dira: ingurumenarekiko erantzukizuna, norbanakoaren askatasuna, integraziozko demokrazia, aniztasuna, justizia soziala, genero berdintasuna, garapen iraunkor globala eta bortxa gabeko politika.
 
[[Europar Batasuna]]ri dagokionean, alderdi berdeak hasieran oso kritikoak ziren, EBren eraikuntza prozesua naturaren eta gizartearen beharrizanetatik aldenduta ikusten zuten eta. Hala, 1984ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan Europa alternatiboa eraikitzeko proposamena egin zuten, neutrala eta deszentralizatua. 1989tik aurrera, ordea, jarrera pragmatikoagoa hartu zuten integrazioari dagokionez, eta prozesu hori demokratikoago eta deszentralizatuago bihurtzen ahalegindu ziren.
 
Alde nabarmenak daude, hala ere, gai horri dagokionez, Europako alderdi berdeen artean. [[Suedia]]ko ''Miljöpartiet de Gröna'' edota [[Ingalaterra]] eta [[Gales]]eko ''Green Party of England and Wales'' alderdiek EBrekiko jarrera kritiko hori mantentzen dute. Beste batzuk, ordea, ([[Luxenburgo]]ko ''Dei Greng'' edota [[Alemania]]ko [[''[[Die Grünen'']]''ek) jarrera baikorragoa agertzen dute.
 
1979ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan talde erradikal batzuekin programa bat adostu zuten estatu kideetako alderdi berdeek, baina ez zuten ordezkaritzarik lortu. 1984an Europar Berdeen Koordinakundea sortu zen eta 11 diputatu lortu zituen. Hala ere, talde txikiegia zen diru-laguntzak jasotzeko, eta Ortzadar taldearekin bat egin zuten (erregionalistak, sozialista erradikalak, etab. biltzen zituen taldea). 1989ko hauteskundeetan berdeak indartuta atera ziren (26 eserleku) eta Ortzadar taldea utzi zuten. 1994an ere, eserleku kopurua jaitsi arren (20 eserleku) talde propioa egin zuten. 1999ko hauteskundeen ondoren [[Europako Aliantza Librea]]rekin elkartu ziren parlamentuan (beraien herrientzako independentzia edo autogobernu maila handiagoa eskatzen duten alderdien taldea, horietako asko lehenagoko Ortzadar taldetik etorritakoak).