«Europako Alderdi Berdea»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orrialde berria: '''Europako Alderdi Berdea''' Europako hainbat alderdi berderen federazioa da. Europar Batasuneko legediaren baitan antolatzen den arren, EBtik kanpoko zenb…)
 
No edit summary
1979ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan talde erradikal batzuekin programa bat adostu zuten estatu kideetako alderdi berdeek, baina ez zuten ordezkaritzarik lortu. 1984an Europar Berdeen Koordinakundea sortu zen eta 11 diputatu lortu zituen. Hala ere, talde txikiegia zen diru-laguntzak jasotzeko, eta Ortzadar taldearekin bat egin zuten (erregionalistak, sozialista erradikalak, etab. biltzen zituen taldea). 1989ko hauteskundeetan berdeak indartuta atera ziren (26 eserleku) eta Ortzadar taldea utzi zuten. 1994an ere, eserleku kopurua jaitsi arren (20 eserleku) talde propioa egin zuten. 1999ko hauteskundeen ondoren [[Europako Aliantza Librea]]rekin elkartu ziren parlamentuan (beraien herrientzako independentzia edo autogobernu maila handiagoa eskatzen duten alderdien taldea, horietako asko lehenagoko Ortzadar taldetik etorritakoak).
 
2004ko hauteskundeetarako Europako Alderdi Berdea eratu zen ofizialki. Bere helburua Europa mailan jarduten duten berdeen arteko batasuna bultzatzea da, lelo eta kanpaina berak eginez. [[2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeak|2009ko hauteskundeetan]] alderdi berdea indartu egin da, bereziki [[Frantzia]]n (''Generation Écologie'') eta [[Alemania]]n izandako emaitza onei esker.
 
[[Kategoria:Europako alderdi politikoak]]
1.945

edits