Apoptosi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ArthurBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ro:Apoptoză
Milu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Apoptosis mouseliver.jpg|thumb|Zelula apoptotikoak dituen sagu baten gibelaren lagina]]
'''Apoptosia''' ausazko izaera duen [[zelula]]ren heriotza programatua da. Populazio zelularra fisiologikoki erregulatzeko modu bat da. [[Grekera]]tik datorren terminoa da apoptosia eta [[zuhaitz]] [[hosto]]en erorketa esan nahi du.
 
Seinale genetikoek jartzen dute martxan apoptosia, normalean [[onkogene]]ek. Hauek apoptosia gertatzeko seinale aktiboak martxan jar ditzakete edo biziraupen estimuluak inhibitu.
 
Heriotza zelular programatuak garrantzi handia du [[ugaztun]]en garapenean zehar, [[morfogenesi]] eta [[organogenesi]] etapa desberdinetan parte hartzen du. Esaterako, gorputz adarren eraketan ([[esku]]ak paleta antzera eratzen dira eta ondoren, [[behatz]]en arteko zelulak hil egiten dira), [[nerbio-sistema]]ren garapenean ([[neurona]] ugari hil behar dira nerbio-sistemaren garapena era egokian burutzeko), [[immunitate-sistema]]ren garapenean (T [[linfozito]] autoerreaktiboak hil behar dira)...
 
Apoptosiaren helburua beharrezkoak ez diren edo arriskutsuak gerta daitezkeen zelulak desagertaraztea da, baina beste zeluletan kalteak eragin gabe. Beraz, heriotza zelular fisiologikoa da eta ez patologikoa.
 
Apoptosian [[zelula mintz]]ak zeiosia izeneko prozesua jasaten du:
* Zelula mintzak gaitasun osmotikoa mantentzen du
* [[Zitoplasma]] uzkurtu egiten da eta [[RNA]] degradatu
* Nukleo[[Zelula zelularranukleo]] kondentsatu egiten da
* [[Kromatina]] hainbat esferatan banatzen da
* Lehertu egiten da