Katalina Eleizegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
30. lerroa:
 
== Lanak ==
'''[http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/HerriLiteratura/Eleizegi/Garbine Garbiñe]. Iru egintzetan eratutako antzerkia]''' ([[1917]], [[Tolosa]]n, Eusebio Lopezenean)
 
Hiru ekitaldiko drama historikoa da, Eleizegiren lanik ospetsuena alde guztietara. [[Donostia|Donostiako Udalak]] 1916an saritutakoa, 1916ko abenduaren 21ean Donostiako [[Antzoki Zahar]]rean jokatu zen lehen aldiz; hurrengo urtean Tolosan argitaratu eta urteetan antzeztua izan zen.
38. lerroa:
Oso kritika onak jaso zituen (Toribio Altzagarenak barne). Istorioa XIII. mendean dago kokatuta, nafarren eta musulmanen arteko gerra giroan. Ezinezko amodio baten istorioa da. [[Benito Perez Galdos]]en ''Marianela''rekin konparatua izan da, maitasunaren eta sakrifizioaren arteko uztarduragatik.
 
'''[[Loreti]]. Iru egintzetan eratutako antzerkia eta 1917garren urtean Donostiko Euskal-Ikustetan saritua-]]''' ([[1917]], Donostia, Loyola'tar Eneko Deunaren Irarkola)
 
Hiru ekitaldiko drama historikoa da hau ere. Donostiako Udalak 1917an saritua, 1918ko abenduaren 21ean argitaratu eta antzeztu zen lehenengoz, Antzoki Zaharrean. '''Garbiñe'''k baino harrera epelagoa izan zuen arren, egileak kultura handia zuela berresten du lan honek. Kantabriar gerrateetan girotu zuen, euskaldunak erromatarren aurka aritu ziren antzinako garietan.