Katalina Eleizegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Reemplazo automático de texto (-'''([^']*)''' \(\[\[([^]]*)]] \(\[\[([^]]*)]]\), ((.*)]]a) - \[\[([^]]*)]] \(\[\[([^]]*)]]\), ((.*)]]a)\) +{{Biografia infotaula oinarria\n| izena = \1\n| irudia = \n| izen osoa = \1\n| ezizena = \n| jaiotza d
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Katalina Eleizegi
| irudia = katalina_eleizegi.jpg
| izen osoa = Katalina Dominika Eleizegi Maiz
| ezizena =
| jaiotza data = [[1889]]ko [[apirilaren 6]]a
11. lerroa:
| heriotza herrialdea = [[Nafarroa]]
}}
'''Katalina Eleizegi Maiz''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1889]]ko [[apirilaren 6]]a - [[Lizarra]], [[Nafarroa]], [[1963]]ko [[azaroaren 19]]a) euskal idazlea.
 
== Biografia ==
Donostiako hiribarrenean bizi zen familia batean, lau senidetatik nagusia zen Katalina Eleizegi. Joxe Juan ([[1891]]), Juana Anbrosia ([[1893]]) eta Juana Maria ([[1897]]) izan zituen anai-arrebak. Gurasoak, berriz, Kaietano Maria Eleizegi Otegi urnietarra eta Juana Josefa Maiz Albizu donostiarra.
 
Umetan gaizki sendatutako hotzeri baten ondorioz, arnas hartzeko arazo kronikoak izan zituen bizitza osoan. Eguraldi lehorragoen bila, barrualdeko herri askotan bizi izan zen: hasieran Donostian bere gurasoenean, baina gero, Euskal Herriko beste herri batzuetara joan zen bizitzera. [[Iruñea]]n, [[Auritz]]en eta [[Madril]]en bizi izan zen, eta gaztaroan bidaia asko egin zituen, Gipuzkoan eta Nafarroan barrena batez ere.
 
Bere bizitzaren aldi luzeena, azken hogeita hamar urteak, hain zuzen, [[Lizarra]]n pasatu zuen: [[Espainiako Gerra Zibila| Espainiako gerra zibilaren]] hasieratik hil arte han bizi izan zen, Txapitel kaleko lehen zenbakiko bi oineko etxean: goiko oinean, etxebizitza zegoen, eta han izan zituen Katalinak alokatuta bere logela eta egongela txiki bat; beheko oinean, berriz, etxe jabeen Etxegoien ehorztetxea zegoen.
 
Irakasle ikasketak egin zituen Burgosen, eta lan egin zuen [[Oiartzun]]en, [[Bidania]]n, [[Amasa]]n eta [[Ituren]]en, baina osasun arazoek eraginda, Lizarrara erretiratu zen, klima lehorragoaren babesera.
 
Bizitza osoan arnas arazoak izanik, bere beldurra zen asmak eragingo zila heriotza, baina ez zen hala izan: ahoko infekzio larri baten aurkako botikak eragindako erreakzio batez hil zen, hirurogeita hamalau urte zituela.
 
==Kritikak==
Bere garaian oso harrera beroa izan zuten bere lanek kritikari eta ikusleen aldetik. Besteak beste, [[Toribio Altzaga]]k oso harrera beroa egin zion ''Garbiñe'' obraren estrainaldiari, ''El Liberal Guipuzcoano'' egunkarian, 1917ko abenduaren 24an: «Eleizegi'tar Katariñe andereñoa; goi-goitik dabillen antzerki lana osotu digu, ospe aundiko teatrugilleak ere doi-doi gainditzen dituzten uarri ta eragozpideak ederki azpiratuz».
 
[[Harkaitz Cano]]k «euskal antzerki modernoaren ama» izendatu zuen Katalina Eleizegi.
 
== Lanak ==
'''[http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/HerriLiteratura/Eleizegi/Garbine Garbiñe. Iru egintzetan eratutako antzerkia]''' ([[1917]], [[Tolosa]]n, Eusebio Lopezenean)
=== Antzerkia ===
 
* ''[[Garbiñe. Iru egintzetan eratutako antzerkia]]'' ([[1917]], ''E. López'')
Hiru ekitaldiko drama historikoa da, Eleizegiren lanik ospetsuena alde guztietara. [[Donostia|Donostiako Udalak]] 1916an saritutakoa, 1916ko abenduaren 21ean Donostiako [[Antzoki Zahar]]rean jokatu zen lehen aldiz; hurrengo urtean Tolosan argitaratu eta urteetan antzeztua izan zen.
* ''[[Loreti. Iru egintzetan eratutako antzerrkia eta 1917garren urtean Donostiko Euskal-Ikustetan saritua-]]'' ([[1917]], ''Loyola'')
 
Historia XIII. mendean gertatzen da, Larrain familia aberatsaren jauregian; ezinezko amodio baten historia da: Ibon eta Egurtza maitemindurik daude Liderekin; Lide bera eta Garbiñe, itsuturik Ibonekin. Korapilo horren inguruan gertatzen dira obraren hiru egintzak.
 
Oso kritika onak jaso zituen (Toribio Altzagarenak barne). Istorioa XIII. mendean dago kokatuta, nafarren eta musulmanen arteko gerra giroan. Ezinezko amodio baten istorioa da. [[Benito Perez Galdos]]en ''Marianela''rekin konparatua izan da, maitasunaren eta sakrifizioaren arteko uztarduragatik.
 
* '''[[Loreti. Iru egintzetan eratutako antzerrkiaantzerkia eta 1917garren urtean Donostiko Euskal-Ikustetan saritua-]]''' ([[1917]], ''Donostia, Loyola''tar Eneko Deunaren Irarkola)
 
Hiru ekitaldiko drama historikoa da hau ere. Donostiako Udalak 1917an saritua, 1918ko abenduaren 21ean argitaratu eta antzeztu zen lehenengoz, Antzoki Zaharrean. '''Garbiñe'''k baino harrera epelagoa izan zuen arren, egileak kultura handia zuela berresten du lan honek. Kantabriar gerrateetan girotu zuen, euskaldunak erromatarren aurka aritu ziren antzinako garietan.
 
'''[[Gaine]]''' ([[1929]])
 
Hiru ekitaldiko antzezlana da. 1932ko otsailaren eta apirilaren bitarte argitaratu, atalka, zen '''El Día''' egunkarian. Ez da aurreko bi lanak bezain ezaguna. 1970eko hamarkadan girotuta dago, etorkizunean beraz: «emendikan berrogeinbat urtera gertatuko balitzake lez antzeztuko da» idatzi zuen Eleizegik sarreran. Europako hotel bateko batzar gelan hasten da XX. mendearen hondarrean, baina bigarren ekitaldia XIII. mendeko giroa duen Atarratzeko jauregi batean gertatzen da.
 
'''[[Yatsu]]''' ([[1934]])
 
Hiru ekitaldiko drama historikoa da. Saritua, argitaratua eta antzeztua izan arren, oso ale gutxi gordetzen dira liburutegietan. [[Frantzisko Xabierkoa|Frantzisko Xabierren]] familiaren izena daraman lan honetan 1512an Nafarroako konkista kontatzen du. Kritika onak izan zituen, abertzaletasun sentipena azpimarratzen zuelako; baina kontrako kritikak ere bai, testua gehiago landu beharrekotzat jo baitzuten antzerkizale batzuk.
 
'''[[Erausoko Kateriñe]]''' ([[1962]])
 
Hiru ekitaldiko drama historikoa da. Katalina Eleizegi bera hil eta gero antzeztua izan zen, baina ez da inoiz argitaratua izan. Antzezlan honetan [[Katalina Erauso]] moja alferezaren biografia kontatzen da. Erauso familiaren etxean hasten da, Donostiako mojen komentuan jarraitu eta Mexikon, azteken herrian amaitu. [[Kristautasun|Kristau erlijioa]] eta [[azteka|azteken erijioa]] agertzen dira.
 
==Eskuizkribu argitaragabeak==
'''[[Brujaseko harilkia]]''' ([[1960]])
 
Ekitaldi bakarreko «gabonetako ipuina» da, [[Charles Dickens]]en ipuinen estilokoa. XIII. mendean dago girotuta, [[Flandes]]eko [[Brugge]] hirian. Andre Susan jostuna (amama) eta Mady (biloba gaztetxoa) dira protagonistak. Aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak agerrarazten ditu, pobreen bizimodu gogorra erakutsiz.
 
'''[[Roldan]]''' ([[1963]])
 
Hiru ekitaldiko drama historikoa da, Katalina Eleizegiren lan guztietan ezezagunena. Eskuizkribua amaitu gabe utzi zuen. [[Errolan]]en gertakari historikoan girotuta dago eta tartean ezinezko amodioa agertzen da.
 
== Kanpo loturak ==
* {{eu}} [http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00480.htm Katalina Eleizegi literaturaren zubitegian]
 
{{Euskal idazle zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Gipuzkoako idazleak|Eleizegi, Katalina]]
[[Kategoria:1889ko jaiotzak|Eleizegi, Katalina]]
[[Kategoria:1963ko heriotzak|Eleizegi, Katalina]]
[[Kategoria:Donostiarrak|Eleizegi, Katalina]]