Laguntza:Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
12. lerroa:
Cirenen jaioa (orain Shahhat, [[Libia]]), [[Aglaos]]en semea omen zen, [[Suidas]]engandik jaso dugunez, edo [[Ambrosia]]rena beste idazle batzuen arauera. [[Alejandría]]n ikasi zuen eta, denboraldi batez, [[Atenas]]en ere bai. [[Quios]]eko [[Ariston]]en ikaslea izan zen baina, baita Cireneko Lisaniasena ere, eta [[Calímaco]] poetarena ere bai. [[Arquimedes]] lagun handia izan zuen. K.a. [[236]]an [[Ptolomeo Evergetes]]ek [[Egipto]]ko [[Alejandriako Liburutegia]]ren zuzendaritza hartzeko deitu zuen eta kargu horretan jararaitu zuen [[Ptolomeo Epifanes]] agintean zegoen bitartean hil zen arte. Suidasek dionez, laurogei urte zuenean gosez hil zen, behin itsutu ondoren. [[Luciano]]k, aldiz, laurogetabi urtetara heldu zela dio, [[Censorino]]k ere laugoetabi urte beteta zituela hil zela mantentzen du.
Eratóstenesek ikasketerako gaitasun aparta eta ezagupen anitzeko jabea zen. Astronomo, [[poeta]], geografo eta [[filosofoa]] izan zen eta Pentathlos goitizena jarri zioten, izen honek, [[Joku Olinpiko]]etan bost frogetako kirolari irabazlea adierazten zuelarik. Suidasen arauera Platon bigarrena deitzen zioten, eta bere kronista batzuk Beta ([[alfabeto greko]]ko bigarren hizkia) goitizenaz ere ezaguna zela diote, berak landu zituen zientzia-arlo guztietan beti bigarren postua lortu zuelako.
[[Fitxategi:Adibide.png]]
[[Fitxategi:Adibide.png]]