Brahma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: af:Brahma
No edit summary
2. lerroa:
'''Brahma''', [[hinduismo]]an (literalki, [[sanskrito]]z, eboluzioa edo garapena esan nahi duena), [[unibertso]]aren [[jainko sortzaile]]a eta [[Tri-murti]]aren (hiru forma) partaidea da, Brahma sortzaileak, [[Vishnu]] kontserbatzaileak eta [[Shiva]] suntsitzaileak eratutako hirukoa.
 
Mito baten arabera, hiru jainkoak, [[Ammavaru]] jainkosak jarritako [[arraultzaarrautza]] kosmiko batetatikbatetik jaio ziren. Mito modernoago baten arabera, [[vishnuismo]]an (Vishnu jainkoaren jarraitzaileena) jatorria duena, Brahma, lotan ari zen Vishnu jainkoaren (bere ametsen bidez unibertsoaren existentzia sortzen duena) zilborrean aurkitzen zen ozeanoan flotatzen ari zen [[loto sakratua|loto lore]] batetik sortu zen. Baina, beharbada, jatorrizko mitoa, Brahma, [[Brahman]]ak sortutako lehen izakitzat hartzen duena da, are Brahman gorenaren lehen pertsonifikazioa, bere bidez, Brahmanak guztia sortzen duelarik.
 
Brahma, [[Sarasuati]] (ezagutzaren jainkosa) eta [[Gaiatri|Savitri]]ren (Eguzkiaren jainkoa den Vivasvan, Savitra edo [[Surya]]ren alaba) senarra da, azken jainkosa hau, [[Gaiatri]] ere deitzen delarik ("kantatua", hinduismoko [[mantra]]rik garrantzitsuenetako bat). Hala ere, sortzailea izanda ere, bere seme-alaba guztiak ''mana-putra'' edo pentsamenduaren seme-alabak dira, euren jaiotza, Brahmaren pentsamendutik adieraziz, eta ez bere gorputzetik.
11. lerroa:
 
== Irudikapena ==
Brahma, ohi, bizar zuridun (jakinduriaren ikurra) lau bururekin, lau besorekin eta larruazal gorriarekin (berrkiagoberrikiago, horia) irudikatzen da. Aho bakoitzak lau [[Veda|Vedetako]] bat errezitatzen du. Eskuek, bizia sortzeko erabilitako urez beteriko ontzi bat, yapa-mala edo aledun [[lepoko]] bat, unibertsoaren denboraren erregistroa eramateko erabilia, paperean idatzitako Veden testua (denboraz kanpokoa, liburuak askoz berriagoak bait dira eta ''padma'' edo loto lore bat eusten dituzte. [[Hansa (hinduismoa)|Hansa]] edo Jansa izeneko [[beltxarga]] baten gainean doa, norekin unibertsoan zehar hegan egiten duen. Hansa hau ez da Vishnuren beltxarga erako haragiztatzearekin nahastu behar, honek ere Hansa izena bait du.
 
== Ikus, gainera ==