Anfetamina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
No edit summary
1. lerroa:
{{copyvio|http://www.ailaket.com/euskara/speed.html}}
 
'''Anfetamina''' eta bere familiako beste [[droga]] batzuk, hala nola [[metanfetamina]], burmuinean [[norepinefrina]], [[serotonina]] eta [[dopamina]]ren mailak igotzen dituzten drogak dira.
 
13 ⟶ 11 lerroa:
[[Droga]] hau oso txarra da gure gorputzerako eta efektu txar asko ditu,adibidez,zorabiroak,bota egiteko nahia,izerditan egotea,antsietate asko...
 
Konposizio kimikoa. Itxura:
Badira zenbait anfetamina mota, baina erabilera ludikoetarako gehien erabilitakoa anfetamina sulfatoa edo Speeda da. Urteetan merkaturatu izan da Centramina izenez, 10 mg-ko konprimituetan. Bizigarri indartsu hau feniletilaminen familiakoa da. Kolore zuriko eta usainik gabeko hauts zuri moduan agertzen da, baina batzuetan kalean tonu okre edo arrosa kolorekoan azaltzen da, eta kimika usain handia duela. Azken hori ez da, askok hala uste badute ere, kalitatearen sinonimo. Oso gutxitan pasta marroiaren moduan aurkitzen da, marrak egiteko ezinezkoa, eta ahotik hartzen da. Gehienetan kalean aurkitzen den speeda oso aizundua egoten da beste bizigarri batzuekin (kafeina batez ere), analgesikoekin (parazetamola) eta eszipienteekin (manitola eta laktosa batez ere). Ohikoa ez bada ere, PMA aurkitu izan da (aurkitu izan den aldi bakanetako gehienetan piluletan izan da, speedan baino gehiago), substantzia bat zeinak segurtasun tarte izugarri txikia duen, hiltzeko arrisku handikoa, MDMArekin nahasten bada batez ere.
 
 
 
Historia:
Metanfetamina 1938an sintetizatu zuten, eta bere eraginengatik erabili izan da zehazki ludikoak ez diren erabileretarako, esaterako armadetan (2. Mundu Gerra, Vietnam), eta artista, kirolari eta ikasleen artean. Hamarkadetan antibulimiko moduan errezetatu izan da, hala nola haurren hiperaktibitatea tratatzeko ohiko medikuntzan. Euskal Herrian, 80ko hastapenetatik aurrera hasi zen speedaren erabilera zabaltzen. Euskal Rock Erradikalak ekarritako iraultza musikalarekin batera (ezin ulertu zen garai hura substantzia hori gabe), gaupasak hedatu ziren. Gaur egun gaueko “izarra” izaten jarraitzen du, debekatutako substantzien artean bigarren postuan, haxixaren ondotik.
 
 
Dosia eta posologia:
Oso zaila da dosia zehaztea, zeren purutasunaren eta kontsumitzailearen tolerantziaren araberakoa baita. Aizunduenetako substantzia da speeda, eta gehienetan erosten ditugunak kalitate apaleko eratorriak izaten dira, beste substantzia batzuekin nahasiak. Kontuan hartu behar da dosi berak oso eragin desberdinak sortzen dituela, pertsonen arabera. Speeda kalitate onargarrikoa bada, kokaina baino 3 edo 4 aldiz indartsuagoa da, beraz, tamaina estandarreko marra batekin aski izan beharko genuke gau guztirako (tolerantziaren arabera). Gehienetan aurkituko duguna ez baita purutasun handikoa izango, hoberena da kantitate txikiekin probatzea, nahi dugun egoera lortu arte, gogoratuz ezen gehiegizko azelerazioak ez duela esan nahi oso ona dela, baizik eta marrekin pasatu egin garela.
Gehienetan esnifatu egiten da, eta oso gutxitan (oso hezea edo pasta moduan badago) erretzeko paperean bildutako “bonbatxoetan” irentsi egiten dira. Tolerantzia handikoa da eta mendekotasuna sortzeko gaitasun ertaina/altua du: mendekotasun fisikoa eta, batez ere, psikikoa, baina kokainak baino gutxiago.
 
 
Eraginak:
Bizigarri indartsu honek gosea eta logalea zorrozki gutxitzen ditu, eta nekea eta akidura sintomak ezkutatzen, euforia eta hitz jarioko egoerak erraztuz eta kontzentrazio gaitasuna handituz. Minimoki pasatzen bagara antsietate egoerak agertzen dira, zeinek bultzatzen zaituzten “jaisteko” gehiago edatera eta izugarri erretzera, eta batzuetan, hanka sartu eta speed gehiago hartzera: horrela dena gehixeago zailtzen da.
Pixan antzematen da hartu eta 2 eta 4 egun bitartean
 
 
 
Epe labur eta luzerako albo-ondorioak:
Masailezurraren mugimenduak, giharren zurruntasun ezatsegina, batzuetan garondoan eta sabelaldean kontzentratzen dena, aho lehorra eta egarria (alkohola edateaz leporaino jartzen bazara, kontuan izan gero speedaren beherakadari izugarrizko bestondoa batuko zaiola). Beherakadak oso depresiboak izaten dira (beste substantzia batzuekin nahastearen ondorioz), beraz, hobe duzu asteazkena arte burutik pasatzen zaizun guztia erlatibizatzea.
Epe luzean eta behin eta berriz egindako kontsumo baten ondoren, bihotz, gibel eta giltzurrunen ezohiko higadura sortzen du, hala nola zahartze goiztiarraren beste sintoma batzuk. Haurdunek speeda erabiltzeak fetuaren malformazioa ekar dezake. Modu jarraian egindako kontsumoetan ohikoak dira paranoiak.
 
 
Kontraindikazioak:
Bereziki hipertentsioa jasaten dutenentzat, edo antsietate edo insomnio arazoak dituztenentzat. Uko egin diezaiola depresioaren edonolako ezaugarri klinikoak dituen jendeak. Ez hartu MAOren inhibitzaileekin (botika antidepresibo zenbaitetan izaten dira) batera. Erraz haserretzen diren pertsonentzat ere kontraindikatua dago, sintoma agresiboak ikaragarri errazten baititu.
 
Arriskuak gutxitzeko:
- Esnifatzen baduzu, ez itzazu billeteak erabili tutua egiteko, eta ez ezazu partekatu -tutua-. Era guztietako infekzioen iturri baita.
 
- Komenigarria da gauean zehar pixkanaka marren kopurua eta tamaina txikitzea.
 
- Azeleratuen taldekoa bazara, speedak paralizaturik eta zurruna uzten ahal zaitu, biraketa-abiadura gehiegi handitutako motore bat bezala.
 
- Speedak gorputzeko kaltzioa jaten du, komenigarria da kaltzioan aberatsak diten elikagaiak jatea.
 
[[Kategoria:Estimulatzaileak]]